Hau uda! #15
- Photocampus
Lehenengo argitaratze data: 2020/07/27
NON: Arte Ederren Fakultatea eta Zientzia eta Teknologia Fakultatea, Bizkaiko Campusa. NOIZ: 2020ko uztailak 27. NORK: Fernando Casabella, Komunikazio Bulegoa. UPV/EHU.
UPV/EHUra lehen bisita
Matrikularekin etapa berri bat hasten da hurrengo urtean unibertsitate hau beraien etxe egingo duten ikasleentzat. Eta Arte Ederren Fakultatean oparitutako poltsa batekin ekingo diote. Aurtengoa Arteko graduko hirugarren mailako ikasle Aida Valdések sortu du, berak irabazi baitzuen helburu horretarako urtero egiten den lehiaketa.
Ongi etorri!!
'Hau uda!' saileko argazki guztiak Photocampusen.
Uda (berezi) honen gainean zuk egindako irudi bat argitaratzea nahi duzu atal honetan? Bidal iezaguzu, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus