euskaraespañol

“Siria en perspectiva”, Pablo Sapag adituaren ikuspegia

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2018/11/09, 11:00 - 00:00

Kokapena

Gizarte eta Komunikazio Zientzia Fakultatea
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)

Deskribapena

Pablo Sapag irakaslea Siriako politika eta gatazkan aditu da eta Sirian sustrai familiarrak ditu. Adituak “Siria en perspectiva: un sistema político, crisis y guerra” hitzaldia emango du. Ekitaldia UPV/EHUko Zientzia Politika eta Administrazio Sailak antolatu du. Sapag 20 urtez gerra korrespontsala izan zen eta egun irakasle eta ikerlaria da Madrilgo Complutense Unibertsitatean.

Irakasleak gerra garaian Siriara bidai ezberdin egin ditu eta 2017ko abenduan Siria en Perspectiva: de una crisis internacionalmente mediatizada al histórico dilema interno liburua argitaratu du. Argitalpen honetan Pablo Sapagek siriar krisiaren barne eta kanpo faktoreen ikuskera bat eskaintzen du ulertzeko potentzia erregional eta globalen eskuhartze erabakigarria. Liburua Madrilgo Liburu Azokan hirugarren postuan izan zen unibertsitate argitaletxeen artea. Egun bigarren edizioa prestatzen ari da eta ingelesezko bertsioa.

Arratsaldean, 18:00etan, ere emango du hitzaldia Pablo Sapagek, Bizkaiko Esperientzia Geletan (Banco de España, 2. Bilbo)