euskaraespañol

Zerbitzu publikoetako interpretazioari buruzko II. jardunaldiak

Noiz eta non

2014/01/29, 09:00

Kokapena

Letren Fakultatea
Paseo de la Universidad 5. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

Datozen urtarrilaren 29 eta 30ean burutuko dira Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Letren Fakultatean Zerbitzu publikoetako interpretazioari buruzko II. jardunaldiak. Lan jardunaldi bi hauetan zehar, sektorearen egoera eta profesionalen prestakuntza aztertuko dira eta tailerrak irakatsiko dira praktika onei buruzko prestakuntza emateko.

2010. urtean, Zerbitzu Publikoetako Interpretazioari buruzko I. Jardunaldiak egin zirenetik denbora asko pasatu da eta gauza asko gertatu dira. Zerbitzu publikoetako interpretazioan ere eragina izan dute gauza horiek guztiek eta une honetan aurkitzen dugun egoera hau da: alde batetik krisi ekonomikoa asko ari da eragiten Administrazioen alor desberdinetako interpretazioan, eta bestetik Europar Batasunaren 64/2010 Zuzentaraua noiz ezarriko den zain dago sektorea. Bitartean, alor honetako profesionalen prestakuntza lanak eta ikerketak, murriztu ez ezik, ahaleginak eta jarduna bikoizten ari da kasu gehienetan.

Sektorearen egungo egoera aztertzeko asmoz, antolatzen da, beraz, zerbitzu publikoetako interpretazioari buruzko honako jardunaldi hauen bigarren edizioa. Hartarako interesik luketenek izena emateko aukera izango dute urtarrilaren 28ra arte ondoko helbide elektroniko honi mezua igorriz: jornadas.interpretacion@gmail.com.