Batxilergoko ikasleek ingeniaritzako aplikazio praktikak ezagutuko dituzte

Noiz eta non

2014/02/19, 16:00

Kokapena

Bilboko Ingeniaritza Eskola I
Ingeniero Torres Quevedo plaza 1 - 48013 Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

Asteazkenean, otsailak 19, 16:00etan, UPV/EHUko Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Tenikoan (B Eraikinean, Capuchinos de Basurto kalean, Renfe geltoki ondoan, Bilbon) Eskolak antolatuko Ingeniaritzak Aurkezteko Jardunaldiak hasiko dira. Batxilergoko 700 ikasle hurbilduko dira bihar eta ostegunean, hilak 20, 16:00etatik 19:00etara bitartean.

Bi jardunaldietan, Eskolako irakasleek eta ikasleek industrian, medikuntzan, telekomunikazioetan, energian, garraioan eta aisian ingeniaritzak duen eragina hainbat esperientzia praktikaren bidez erakutsiko dituzte. 16 standetan, sail ezberdinen arteko laborategi batean eta tailer mekaniko batean egingo dira zenbait erakustaldi. Gainera, hara hurbildukoek Formula Student eta Moto Student nazioarteko unibertsitateen arteko lehiaketan parte hartu duten azken ereduak ikusiko dituzte, zeintzuk Eskolako ikasleek garatutako diren.

Hainbat ingeniaritzako aplikaziorekin esperimentatu ahal izango dute bisitariek. Aipagarriak hauek dira:

  • Heziketa prozesaketaren arloko teknologien aplikazioak erakusteko standean ikusi ahal izango da: bigarren hizkuntzen ikasketako ariketak hitzez erantzuteko aukera ematen duen sistema bat, idazketa eta irakurketa arazoak dituzten umeei laguntzeko programa bat, hizkuntza anitzeko testuak itzultzeko programa bat, edo eta erabiltzailearen ahotsaren ezaugarriak aldatzen dituen ahots-transformatzaile bat.
  • Belauneko barne-ligamenduak finkatzeko torloju bioirentsigarri baten fabrikazio prozesuaren erakusketa bat. 
  • Medikuntzako aplikazioen esparruan jarraituz, bihotz-biriketako geldialdi baten aurrean berpizte praktikak, sentsore optikoz eta sistema digitalarekin horniturik dagoen maniki batengan sakadak eginez, hauen maiztasuna eta sakontasuna neurtzen duena, bihotzaren aktibitate elektrikoa eta maiztasuna neurtzeko aukerarekin.
  • Helikopteroz egindako hegaldi baten simulazioa.
  • Gorputzaren berotasuna ikusteko kamara termografiko bat.
  • Zenbait robot mugikor.
  • Eta telekomunikazio arloan, zuntz optikoan oinarritutako abiadura handiko sareen eta bideo transmisioen gailuak.

Gainera, ingeniaritzak garrantzia handia duen hainbat industria prozesu ere jasoko dira zenbait erakusmahaietan: prozesu ezberdinez egindako laginen erakusketa, industria arkitektura, mekanizazio zentroak, laser ekipamenduak, elektra-higadurarako makinak, osagai elektroniko eta elektromagnetikoak, aplikazio hidraulikoak, material berriak, eredu ezberdinetako motorrak, eremu magnetikoak, hozketa sistemak, robot ekipamenduak, energia ekoizpenak, telekomunikazio sistemak, etab.