euskaraespañol

Eguneko irudia

Erakusketa Erakusketa

Astronomia emakumeak

Noiz eta non

Noiztik: 2014/02/22 Noiz arte: 2014/03/15, 00:00 - 00:00

Kokapena

Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola
Plaza de Europa 1. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Irudia

Deskribapena

Otsailaren 22tik martxoaren 15era, UPV/EHUko Unibertsitate Eskola Politeknikoko behe solairuan, Donostian, 'Astronomia emakumeak - izarren bidearen amaierako kosmosaren ikuspegia' izeneko erakusketa ikusgai izango da.

Sarrera librea da.

Historia hau duela milaka urte hasi zen, akaso ehunka mila urte izango dira. Gure emakumezko arbasoek zerura begiratu eta beren buruari galdetu ziotenean han goian zer zegoen. Orduan, jada, Ilargia eta Eguzkia behatuz neurtzen zuten emakumeek denbora.

Milaka urte geroago, beste emakume batzuek Kosmosari begira jarraitu zuten eta bizibide bihurtu han gordeak ziren misterioak aurkitzea. Emakumezko astronomoak dira. Asko izan dira, izan direnez. Historiaren garai orotan izan dira emakumezko astronomoak. Guztiek, beren esfortzu eta ahaleginaz, zientzia aurrera eraman zuten. Batzuek funtsezko aurkikuntzak egin zituzten. Erakusketa honek haien ekarpen zenbait agertzen ditu.

Historia hau, noski, astronomiari buruzkoa da oroz gain. Eta astronomiarekin batera doaz, kate luzean, beste hainbat hitz: aurrera egitea, antsia, ausardia, alaitasuna, analisia. Iragana eta oraina. Baita ikastea ere. Baina mingotsetik ere badu historia honek, emakumeek beti oztopo ugari gainditu behar izan dituztelako beren ezagutza garatzeko.

Informazio gehigarria