euskaraespañol

Eguneko irudia

'Msilale Wanawake: Mujeres de Kivu Sur caminando' zineforum

Noiz eta non

Noiztik: 2014/03/03 Noiz arte: 2015/01/26, 18:00 - 15:27

Kokapena

Carlos Santamaria Zentroa
Plaza de Elhuyar 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Irudia

Deskribapena

Astelehena, martxoak 3, 18.00etan, UPV/EHUko Carlos Santamaria Zentroko 3. Ikasgelan, Donostian, 'Msilale Wanawake: Mujeres de Kivu Sur caminando' dokumentala proiektatuko da, Acnur Euskal Batzordeak, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzaz, abian jarri duen 'Imprescindibles para la paz' kanpainaren baitan. Emanaldiaren ostean, gaiaren inguruan eztabaidatuko da.

Msilale Wanawake swahili hizkuntzan 'esnatu emakumeak!' esan nahi du. Dokumental honen protagonistak Congoko Errepublika Demokratikoaren (RDC) ekialdean, Tanganyka lakuaren mendebaldeko kostako herrixka eta hirietan, bizi diren 9 eta 80 urte bitarteko emakumeak dira. Baliabide gutxi daudenean berdinen arteko elkartasuna da dagoen gauza bakarra. Eta elkarrekin egitear asko dago.

Sarrera librea eta doakoa da. Eserlekuak bere arte.