euskaraespañol

Berdean zapaldu: Esadazu zenbat kutsatzen duzun eta esango dizut... zer-nolako aztarna ekologikoa lagatzen duzun ekimena abian da

Noiz eta non

Noiztik: 2014/03/11 Noiz arte: 2015/01/26, 09:30 - 10:24

Kokapena

Las Nieves Eraikuntza
Nieves Cano 33. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Irudia

Deskribapena

Asteartean, martxoak 11, 9.30etan hasi eta 13.30ak arte, UPV/EHUren Arabako campuseko Elurreta eraikinaren atariko patioan (Nieves Cano K. Gasteiz), karpa bat ezarriko da, unibertsitateko kideei bizimodu jasanezinek eragindako ondorio kaltegarrien inguruko informazioa emateko.

'Berdean zapaldu: Esadazu zenbat kutsatzen duzun eta esango dizut... zer-nolako aztarna ekologikoa lagatzen duzun' ekimenak ingurunearekin oso arduratsuak ez diren eta gaur egun hain ohikoak diren jardunbideen alternatiba iraunkorrak ezagutzera ematea du xede.

Halaber, UPV/EHUko Enpleguaren eta Gizarte Erantzukizunaren arloko Errektoreordetzaren ekimen honek bertaratzen diren pertsonak modu aktiboan parte hartzera gonbidatuko ditu aztarna ekologikoa murrizten laguntzen duten eta ingurumen aldetik iraunkorrak diren jokabide guztiak identifikatzen. Hartara, aztarna ekologikoaren kontzeptuari buruz informazioa erakutsi eta emango da, baita energiaren arloan eta kontsumoaren arloan dauden eredu batzuei eta besteei buruz ere. Halaber, ohitura arduratsuago eta osasungarriagoak sustatzeko aukera ezberdinak, aztarnak eta trikimailuak ere azalduko dira.

Ekimenak iraun bitartean biltzen diren ekarpen guztiak eta kanpaina honen ondorioak txosten batean txertatuko dira. Txosten hori unibertsitate-komunitate osoak eskuratzeko moduan egongo da. Ondoren, horri buruz eztabaidatzeko eta gogoeta egiteko. Helbide honetan egongo da eskuragarri txostena:  www.ehu.eus/gizartea