euskaraespañol

Eguneko irudia

Aurkezpena Aurkezpena

Uraren erronka berriak

Noiz eta non

Noiztik: 2014/03/19 Noiz arte: 2015/01/23, 18:00 - 12:16

Kokapena

Guillermo Martinez Gradu-aretoa - Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola
Plaza de Europa 1. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Irudia

Deskribapena

Asteazkena, martxoak 19, 18.00etan, UPV/EHUko Unibertsitate Eskola Politeknikoaren Gradu Aretoan, Donostian, Pedro Arroyo Aguadok 'Nuevos retos del agua' (uraren erronka berriak) hitzaldia eskainiko du. Honen helburua da uraren krisi orokorraren arriskuan dauden baloreak eta funtzioak zeintzuk diren identifikatzen laguntzea, irtenbideak eta kontzientziak esnatzea bilatuz. Jarduera Mugarik gabeko Ingeniaritzak (ISF/MGI), UPV/EHUko Unibertsitate Eskola Politeknikoak eta Ura, Ibaiak eta Herriak, Erakusketaren Hiritar Agendak Uraren Nazioarteko Eguna ospatzeko antolatu duten programaren baitan dago.

Sarrera librea da.

Pedro Arroyo Aguado Granadan hazi zen arren, Madriden jaio zen 1951. urtean. Zientzia Fisikoetan Doktore Zaragozako Unibertsitatetik. Gaur egun, Ekonomi Analisiko Departamentuko Irakasle Emeritu da Zaragozan. Orain dela 15 urtetik bere ikerkuntza Uraren Ekonomiari dago bideratua. Arrojok 90. hamarkadatik uraren baliozkotasuna eta erabilera jasangarria defendatu ditu. Uraren eramate eta presen eraikuntzan oinarritutako porrot egindako hidrologi kudeaketa politikei amaiera ematea helburu duen aktibismo mugimendu berri baten buru ibili da, eta horren ordez, ur jasangarrizko etorkizun bat ezartzen saiatu dira kontserbazioan, aurrezpenean, eraginkortasunean, birziklapenean eta alternatibetan oinarritua dagoena. Europar eskualdeko Ingurugiroko 2003ko Goldman Saria (Ingurugiroko Nobel Saritzat jotzen dena) jaso zuen, berori jasotzen lehen espainiarra izan zelarik. Saria, bere curriculum zientifiko eta profesional bikaina gizarte konpromisoarekin uztartzen jakiteagatik eman diote, beti ere, indarkeria ezetik, ingurugiroaren eta garapen jasangarriaren alde; 2001eko Plan Hidrologiko Nazionalaren gelditzea lortu zuelarik. Baita ere, Fundación Nueva Cultura del Aguaren bultzatzaileetako bat da eta bertan bizitzarako nahitaezkoak diren eta bizitza funtzioak betetzen dituen ur ekosistemaren sare konplexua defendatzen saiatzen dira. Hala nola, MAB-Unesco (Biosferaren Erreserba) komiteko kide eta Herriak, Ibaiak eta Ura Erakusketaren zuzendaria da. Azken ekintzen artean, urarekiko giza eskubidearen aldeko Europar Hiritar Ekimena babestu du, "Right2water" hiritar komiteko kide moduan. Baita ere, Red Agua Pública Aragónen buru da uraren ondasun publiko izaera bultzatuz eta, hornidura zerbitzuen eta saneamenduaren pribatizazioa mespretxatuz; beti gobernantza parte-hartzaile eta garden bat bultzatuz.