euskaraespañol

UPV/EHUra iritsi da Michelinen bide segurtasunerako gazte plana

Noiz eta non

Noiztik: 2014/03/31 Noiz arte: 2014/04/03, 11:30 - 18:00

Irudia

Deskribapena

Martxoaren 31n hasi, astelehenaz, eta apirilaren 3ra arte, ostegunaz, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Arabako campusean Michelinen bide segurtasunerako gazte plana hartu du. Pneumatikoen enpresa honek bide segurtasunarekiko sentiberatasuna areagotu gura du unibertsitateko ikasleen artean. Honetarako, karpak jarriko dira Julio Caro Baroja eta René Cassin kaleen arteko gurutzean, honako jarduerak burutzeko: gidatzeko testa, Ibilgailuaren iraultze simulagailua, alkohol kontsumoa simulatzeko betaurrekoak, Trivial jokoa, 12 metrotako Scalextric pista batean gidatu eta gailu mugikorretan jolasteko aplikazioak.

Ekimen hau martxoaren 31n inauguratuko da, astelehenaz, 11.30etan unibertsitate campusean kokatutako karpetan eta bertara gerturatuko dira Javier Garaizar Arabako campuseko errektoreordea eta Amadeo Álvarez Vitoria/Gasteizko Michelin fabrikako zuzendaria.

Michelinen bide segurtasunerako gazte planean arituko diren ikasle guztiek zozketa batean hartuko dute parte, saria ikasturte honetan (2013/2014) unibertsitate matrikula baten kostuaren atal bat izanda.