euskaraespañol

Eguneko irudia

Workshop: Azpeitiako Ezkuzta kobazuloko Magdalen aldiko hagaxka apaindua

Noiz eta non

Noiztik: 2014/03/29 Noiz arte: 2015/01/22, 10:00 - 16:01

Irudia

Deskribapena

Larunbata, martxoak 29, 10.00etik 14.00era, Gordailuan (Auzolan kalea 4, Irun), Marijose Iriarte, Ignacio Barandiaran eta Alvaro Arrizabalaga UPV/EHUko Geografia, Historiaurrea eta Arkeologia Sailaren irakasleak Azpeitiako Ezkuzta kobazuloko Magdalen aldiko hagaxka apainduaren inguruan mintzatuko dira. Juantxo Agirre Aranzadiko kideak moderatzaile lanak burutuko ditu. Jarduera Gipuzkoako Foru Aldundiak, Aranzadik eta Arkeolanek Gordailuan antolatu duten '2014 Arkeologia' egitarauaren baitan dago.

Sarrera doakoa da.

Erreserbak: Mintegian parte hartzeko, beharrezkoa da aldez aurretik erreserba egitea. Plaza kopurua mugatua da eta.

Tfnoak Arkeolan: 943638218  // Aranzadi: 943466142 (de 10:00 a 14:00)