euskaraespañol

Eguneko irudia

Arkitekturako ikasleek Mutrikuko Imanolena etxebizitzaren zuinketa egingo dute

Noiz eta non

Noiztik: 2014/04/02 Noiz arte: 2015/01/22, 09:00 - 13:58

Irudia

Deskribapena

Asteazkena, apirilak 2, 9.00etik 14.00etara, Donostiako Oñati plazan dagoen berdegunean (UPV/EHUko Irakasle-eskola, Arkitektura eta Enpresa Ikasketen ikastegien artean kokatuta dagoena), UPV/EHUko Arkitektura Goi Eskola Teknikoko ikasleak taldeka jarduera bat burutuko dute 2. mailako Tailer Integratuaren babesean. Halaber, 160 ikasle bertaratzea espero da.

Hain zuzen ere, Luis Peña Gantxegi arkitektoak 1964an Mutrikun egindako Imanolena etxebizitzaren oina 1:1 eskalan irudikatuko dute, adreiluekin, taketekin eta sokekin, benetako zuinketa bat eginez, eta tailerreko eskolak ematen dituzten hainbat irakasgaitako irakasleen zuzendaritzapean. Ariketak etxebizitzaren barneko banaketaren proportzio errealak ikusteko balioko du.