euskaraespañol

Moluskuen gaixotasunak zer diren eta zein eragin duten guregan aztertuko da hitzaldi batean

Noiz eta non

Noiztik: 2014/04/09 Noiz arte: 2015/01/21, 18:30 - 15:53

Kokapena

Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Zikloa

PIE Zabalduz

Deskribapena

Asteazkenean, apirilak 9, 18:30etan, UPV/EHUko Bizkaia Aretoan (Abandoibarra etorbidea 3, Bilbo), Plentziako Itsas Estazioak (PIE) eta UPV/EHUren Kultura Zientifikoko Katedrak elkarrekin antolatutako 'Ozeanoa eta osasuna: zer da hau?' hitzaldien programako laugarren saioa ospatuko da. Bi hitzaldi eskainiko dira, eta Manu Soto, PIE-UPV/EHUren ikertzailea, izango da saioaren aurkezlea.

Lehenengo hitzaldia Nerea Duroudier doktoregaiaren eskutik izango da, zeinak bere tesia aurkeztuko duen 'Zilar nanopartikulen ingurumen toxikotasuna: zer da hau?' izenpean. Euskaraz izango da.

Gero, Antonio Villalbak hitz egingo du, Galiziako Arousako CIMA Itsas Ikerketen Zentroko ikertzailea. 'Moluskuen gaixotasunak; zer dira eta zein eragin dute guregan?' izeneko hitzaldia emango du. Hitzaldian haien garapenarentzat eta iraunkortasunarentzat txarrak direlako munduko moluskuen ekoizpenarentzat mehatxua diren gaixotasunei buruz hitz egingo du.

Zikloko hurrengo saioak:

  • Apirilak 9, asteazkena. UPV/EHUren Bizkaia Aretoa, Baroja Aretoa (Abandoibarra etorbidea 3, Bilbo).
    • Aurkezlea: Manu Soto (PIE-UPV/EHU).
    • 18:30-19:00 Ikertzaile gazte baten doktoretza tesiaren azalpena.
    • 19:00-20:00 'Moluskuen gaixotasunak; zer dira eta zein eragin dute guregan?' Antonio Villalba (CIMA, Arousa).
  • Ekainak 4, asteazkena. UPV/EHUren Bizkaia Aretoa, Baroja Aretoa (Abandoibarra etorbidea 3, Bilbo).
    • Aurkezlea: Maren Ortiz Zarragoitia (PIE-UPV/EHU).
    • 18:30-19:00 Ikertzaile gazte baten doktoretza tesiaren azalpena.
    • 19:00-20:00 'Etengailu endokrinoak; zer dira eta non daude?' José María Navas (INIA, Madrid).
  • Ekainak 26, osteguna. Plentziako Itsas Estazioa, PIE-UPV/EHU (Plentzia).
    • Aurkezlea: Ibon Cancio (PIE-UPV/EHU).
    • 18:30-19:00 'EHUko Kultura Zientifikoko Katedra' Juan Ignacio Pérez (CCC/KZK, UPV/EHU).
    • 19:00-20:00 'Sendagai berrien itsas biobilaketa; zer da hau?', Simon Munt (Pharmamar, Madrid).