euskaraespañol

UPV/EHUko Koruak 'Cavalleria Rusticana'opera italiar ezagunean parte hartuko du

Noiz eta non

Noiztik: 2014/05/10 Noiz arte: 2015/01/21, 20:30 - 08:51

Irudia

Deskribapena

Larunbatean, maiatzak 10, 20:30ean, Campos Eliseos Antzokian (Bertendona kalea 3, Bilbo), UPV/EHUko Koruak parte hartuko du Pietro Mascagniren 'Cavalleria Rusticana' izeneko operan, Bizkaiko hiriburuan eskainiko duen funtzio bakarrean. Abeslari zerrendan daude: Svetlana Bassova soprano errusiarra, Luis Alberto Giner tenorea, eta Andrés del Pino baritonoa. Kantabriako Koro Lirikoak eta Madrileko Ensamble Lirikoak ere parte hartuko dute.

XIX. mendeko musika obra hau, Italiako herri txiki batean giroturik dago, non maitasuna, gorrotoa, mendekua eta sufrimendua bezalako sentimenduak begi bistan gelditzen diren, Mascagniren musika medio.

Euskal Herriko Unibertsitateko Korua 1977an sortu zen, eta gaur egun 40 abeslarik osatzen dute, Enrique Azurzaren zuzendaritzapean. Hasieratik, kulturaren difusioaren garapenean lan ezin hobea garatu du, a capellako polifonian, euskal autoreen musikan, eta autore garaikideengan arreta berezia jarriz.

OHARRA: Sarrerak www.arteriaentradas.com eta www.ticket.kutxabank.es helbideetan lor daitezke.