euskaraespañol

Bizkaiko Campusak ikasteko ikasgelak irekiko ditu azterketa bigarren aldian

Noiz eta non

Noiztik: 2014/05/10 Noiz arte: 2014/06/29, 09:30 - 22:00

Deskribapena

2013-2014 ikasturteko bigarren lauhilekoko azterketa garaian UPV/EHUko Bizkaiko Campusak bere ikasleentzako ikasgelak irekiko ditu asteburuetan, maiatzak 10, larunbata honetatik, ekainaren 29 arte, Bilboko Ingenieritza Goi Eskola Teknikoan (Luis Briñas-eko sarrera) eta Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko eraikin nagusiko beheko solairuan (Sarriko, Bilbo). Azken zentro honetan  uztailaren 5 eta 6an ikastera joan daiteke. Ordutegia 9.30etatik 22.00etara izango da.

UPV/EHUko ikasle txartela erakutsi beharko da.