euskaraespañol

Eguneko irudia

Peruko Nacional del Santa Unibertsitateak Antonio María Lorca Navarrete irakaslea Honoris Causa Doktore izendatu du

Lehenengo argitaratze data: 2014/06/06

Irudia

(Nuevo Chimbote, Ancash, Perú) Nacional del Santa Unibertsitateak Honoris Casua Doktore izendatu berri du Euskal Herriko Unibertsitatearen Zuzenbide Fakultateko Antonio María Lorca Navarrete irakaslea, Zuzenbide Prozesala eta Arbitraje Zuzenbidearen arloan egin duen ibilbide profesional eta akademiko bikaina sarituz. América Odar Rosario Nacional del Santa Unibertsitatearen errektorea ekitaldiaren buru izan da.

Antonio María Lorca Navarrete UPV/EHUko Zuzenbide Prozesaleko katedraduna da. Era berean, Zuzenbideko Doktorea da Granadako Unibertsitatean eta Dottore in Giurisprudenza Boloniako Universitá degli Studii unibertsitatean. Bere karguen artean, nabarmendu behar dugu Espainiako Pro Jurado Elkarteko lehendakariordea eta Espainiako Arbitraje Elkarteko kidea dela. Horrez gain, Euskal Antola Bideen Elkarteko lehendakaria, Zuzenbide Prozesaleko Euskal Institutuaren zuzendaria eta Zuzenbide Prozesaleko eta Arbitrajeko Euskal Aldizkariaren zuzendaria dugu. Doktrinako 750 artikulu baino gehiago argitaratu ditu estatuko eta nazioarteko aldizkarietan, eta 23 eskuliburu edo tratatu, 19 monografia eta beste 19 lan idatzi ditu taldean.