euskaraespañol

Eguneko irudia

Kriminologiaren Euskal Institutuaren Pinatel VIII. Ikerketa Saria abian da

Lehenengo argitaratze data: 2014/06/17

Irudia

UPV/EHUko Kriminologiaren Euskal Institutuak (IVAC/KREI) Jean Pinatel VIII. Ikerketa Sarirako deialdia egiten du, Kriminologia-alorrarekin lotutako ezagutzak ulertzen eta hobetzen lagunduko duen zientzia-lanik onena saritu, eta diziplina horretan egindako ikerketa sustatzeko asmoz.

Kriminologia-zientzien arloan ikerketa-jarduna egin nahi duten 35 urtez azpiko ikertzaile gazteentzako saria da, eta berebiziko arreta eskainiko zaie gaur egungo gizarte-arazoei; edo, Zientzia kriminologikoen arloan (bereziki, egungo gizarte problematiken arloan) egin diren eta gutxienez bikain lortu duten master edo gradu amaierako lanek (adin mugarik gabe). Lanak gaztelaniaz, euskaraz, ingelesez edo frantsesez aurkeztu ahal izango dira.

2014ko irailaren 12a baino lehen amaituko da lanak aurkezteko epea.