euskaraespañol

Enpresa Ideien Think Big 2014 lehiaketaren sarien emanaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2014/06/20 Noiz arte: 2015/01/16, 11:00 - 09:05

Deskribapena

Ostiralean, ekainak 20, 11:00etan, UPV/EHUko Meatzeen eta Herri Lanen Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitateko Eskolako Areta Nagusian (Rafael Moreno, Pitxitxi, 2. Bilbo)   Enpresa Ideien "Think Big 2014" lehiaketaren sarien emanaldia izango da. Ekitaldian, irabazleen izenak ezagutuko dira.

Aurten, 57 pertsonek (33 gizonezko eta 24 emakumezko) 22 proiektu aurkeztu dute. Haien artean, lau sari banatuko dira: lehenengo irabazleak 1.500€ jasoko du; bigarrenak, 1.000€; eta, hirugarren saria bi proiektuentzat izango da, bakoitzak 500€ jasoko du.  Proiektuak aukeratzeko epaimahaiak lau irizpide hartuko ditu: berrikuntza eta ideiaren originaltasuna, horren garapena, bideragarritasun-teknikoa eta partaideen konpromisoa. Lehiaketa hori UPV/EHU, Bizkaiko Foru Aldundia eta Beaz-ren arteko lankidetza hitzarmen baten fruitua da.

Sari emanaldian parte hartuko dute:

  • Carmelo Garitaonandia, UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko errektoreordea
  • Eva Armesto, Bizkaiko Foru Aldundiko Enpresa Sustatzeko zerbitzuko burua
  • Javier García, BEAZko Programen koordinatzailea
  • Aitzol Lamikiz, UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko Kanpo Harremanetako zuzendaria