euskaraespañol

Kongresua Kongresua

Ikasnabar 2014: Mikroeduki hezigarriak telefono, PDA eta tabletentzat

Noiz eta non

Noiztik: 2014/06/24 Noiz arte: 2014/06/26, 11:00 - 09:00

Kokapena

Mitxelena entzunaretoa - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Irudia

Deskribapena

Asteartean, ekainak 24, 11:00etan,  Bizkaia Aretoko Mitxelena entzunaretoan (Abandoibarra, 3. Bilbao) Koldo Saratxaga enpresariak irekiko du Ikasnabar 2014 Hezkuntza Irekiari eta Teknologiari buruzko Nazioarteko VII Kongresua. "Enseñando y aprendiendo en grupo colaborativamente" hitzaldia emango du Saratxagak.

Aurtengo Ikasnabar Ikaskuntza Nabarmenduz edizioak ardatz hauek izango ditu: Mikroedukiak, miniMOOC eta mLearning. Topagunean, hezkuntza-irekiarentzako eta  urrutiko ikaskuntzarentzako dronen erabileren ahalbideak eta arbela digitalen azken ereduak erakutsiko dituzte. Guztira, 40 hizlari baino gehiagok parte hartuko dute ostegunean, hilak 26, amaituko den kongresuan.

Ekitaldian, hizlariek aurkeztuko dituzte hezkuntza-irekian eta urrutiko irakaskuntzan erabiliriko mikroedukietan oinarritutako ikasteko metodologiak. Halaber, miniMOOC edo mini On-lineko Ikastaro ireki masiboak azalduko dituzte. Gainera, mLearning-ari (ikaskuntza mugikorra) dagokionez, hainbat adituk irakaskuntza-ikaskuntza esperientzia zer nolakoa izan den gailu higikorren bidez, hots, telefono mugikorraren, tabletaren edota PAD-aren  bidez esplikatuko dute.

Egitaraua

Asteartea, ekainak 24

  • 11:00 Inaugurazio-hitzaldia "Enseñando y aprendiendo en grupo colaborativamente", Koldo Saratxaga¸ K2KEmocinando (Ner Group) enpresaren zuzendaria
  • 16:00 Hasierako ekitaldia
    • Miren Gabantxo, UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko Unibertsitateko Zabalkuntzako zuzendaria
    • Mikhail Sokolov, Errusiako enbaxadako aldizkaria
    • Simón Peña, Gizarte  eta Komunikazio ZientzienFakultateko dekanoa
    • Begoña Zalbide, Kazetaritza Saileko zuzendaria
    • Koldo Saratxaga, K2K emocionando enpresako zuzendaria
  • 16.30 Ponentziak
    • "La modularización digital del conocimiento: el caso del aprendizaje de segundas lenguas". Elena Bárcena, UNED
    • "Microcontenidos para un curso inglés", Iñigo Gisasola, Basauriko Institutua
  • 17:30 Komunikazio-aurkezpena

Asteazkena, ekainak 25

  • 09:00 Ponentziak
    • Disrupción de los MOOC y microcontenidos en el eLearning, David Álvarez (Granadako Unibertsitatea)
    • Diseño de microcontenidos educativos para publicaciones digitales, José Luis Belderrain (Cambridge University Press)
    • Twitter y minivideos como sustitutos de la clase magistral, Esperanza Román (George Mason University)
    • Microcontenidos: un océano de sabiduría de 1 cm de profundidad, Pablo Garaizar (Deustoko Unibertsitatea)
  • 11:30 Komunikazio-aurkezpena
  • 17:30 Komunikazio-aurkezpena

Osteguna, ekainak 26

  • 09:00 Ponentziak
    • Microcontenidos en Educación: estructura y herramientas, Álvaro Ramírez Ospina (Universidad de Bergen)
    • mLearning y autonomía del aprendizaje, José Carlos García Cabrero (UNED)
    • La sociedad necesita un nuevo estilo de enseñanza-educación, Koldo Saratxaga
    • Plataformas audiovisuales con microcontenidos y uso de drones en la Enseñanza, Álvaro Holguera (Streamya.TV)
  • 11:30 Ponentziak
    • E-ducación artística: soluciones urgentes para problemas deseados, Lourdes Cilleruelo (UPV/EHU)
    • Plataformas para sistemas miniMOOC, Javier Ortega (Metauniversidad)