euskaraespañol

Sinposioa Sinposioa

UPV/EHUk eta Université de Bordeaux-ek sorkuntza transmediarako gailu berriei buruzko ikastaroa antolatuko dute

Noiz eta non

Noiztik: 2014/06/30 Noiz arte: 2014/12/02, 09:15 - 12:29

Kokapena

Arte Ederretako Fakultatea
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)

Deskribapena

Astelehenean, ekainak 30, 09:15etan, Arte Ederren Fakultateko 2. eraikuntzan, UPV/EHUko Areto Nagusiaren azpian, (Sarriena auzoa, z/g. Leioa) sorkuntza transmediarako gailu berriei buruzko sinposioa antolatu da. Ikastaro hori uztailaren 2 arte luzatuko da. Sarrera doakoa da, baina izen ematea aurretik egin behar da: josu.rekalde@ehu.es.

Ikastaroa, Arte Ederren Fakultateko irakasleak, Josu Rekaldek, zuzentzen du eta Kulturbasquek antolatzen du, Bilboko Institut Français, GMEA (Centre de création musicale d'Albi-Tarn), ANR OSSIA (Open Scenario System for Interactive Application) eta Université de Bordeaux-eko LaBRI, Laboratoire Bordelais de Recherche en Informatique.

Arte eszenikoen, ikus-arteen, museografiaren edo industria kulturalaren gainean hitz egingo da sinposioan. Halaber, gioi elektroniko bat egingo da, zeinaren bidez eszenaren edo ikuskizunaren denbora dinamikoki kontrolatuko den. Hots, argiak, irudiak, makinaria eszenikoa eta interface-a menperatzen ikusiko da.

Ikastaro horren bigarren xedea mugaz bestaldeko kooperazio proiektuak sustatzea da; hau da, artearekin eta denbora errealean eraldatzen diren teknologia berriekin zerikusia duten gaiak bultzatzea.