euskaraespañol

Jardunaldia Jardunaldia

Europako eta Amerikako irakasleek esperientzia berritzaileenak partekatuko dituzte

Noiz eta non

Noiztik: 2014/06/30 Noiz arte: 2014/07/01, 09:00 - 09:00

Kokapena

Baroja entzunaretoa - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Irudia

Deskribapena

Astelehenean, uztailak 30, 09:00etan, Bizkaia Aretoko Baroja aretoan (Abandoibarra, 3. Bilbo) Latinoamerikako Kasuen Elkartearen (ALAC) IX. Urteko Biltzarra hasiko da, non irakaskuntza-praktika berritzaileenak, Kasuren Metodoan oinarrituak, ikertuko dituzten. Irakaskuntza/ikaskuntzaren prozesuan arazo errealak erabiltzen dituen teknika da Kasuren Metodoa. UPV/EHUk antolatuko kongresuan, lehenbizikoz azalduko dira NACRA (North American Case Research Association) elkarteko esperientziak, eta Latinoamerikako filiala den ALACekoak; baita Europako eta Euskal Herriko adituenak ere. Aztertuko diren kasuen artean, Velatia euskal enpresa familiarra nola nazioarteko bihurtu den da; Kasuren Metodoaren bitartez irakaskuntza/ikaskuntzaren adibide bizia baita. "Berrikuntza ardatz nagusia Iberoamerikan" lema du topaketak eta asteartean, uztailak 1, amaituko da.

Jardunaldiaren hasieran hauek izango dira: ALACen presidente Martha Elena Moreno, UPV/EHUko Gradu Ikasketen eta Berrikuntzaren Arloko errektoreorde Amaya Zárraga¸ Monterrey Teknologikoko irakasle Jorge A. González eta Kongresuaren koordinatzaile Aitor Zurimendi. Topaketan, NACRAko aurreko presidente Vijaya Narapareddek, KEDGE Business Schooleko irakasle Pierre Morak eta ESADE Business School maisu Joseph Franchek ere parte hartuko dute. Era berean, Osasun Zientziekin, Enpresa Zientziekin, Merkatutekniarekin eta Administrazioarekin, eta Ekintzailetza, Lidergo eta Gizarte-erantzukizunarekin lotutako hogeita hamar bat kasu eta artikulu aurkeztuko dira. Batzarrean, Kasuren Metodoaren bidez ikasi zuten ikasleen ahotsa ere entzungo da.