euskaraespañol

"Hezkuntza garai kritikoetan" kongresuak LOMCE legea aztertuko du

Noiz eta non

Noiztik: 2014/07/07 Noiz arte: 2014/12/02, 09:00 - 11:40

Kokapena

Bizkaiko Esperientzia Gelak
Banco de España 2. -48005- Bilbao (Bizkaia)

Irudia

Deskribapena

Astelehenean, uztailak 7, 09:00etan, UPV/EHUko Bizkaiko Esperientzia Geletan (Banco de España, 2. Bilbo) Asociación de Sociología de la Educación elkarteak bultzatuko Hezkuntzaren Soziologiako XVII. Konferentzia, "Hezkuntza garai kritikoetan", hasiko da.  UPV/EHUk antolatuko kongresua asteazkena, uztailak 9, amaituko da. Aldi berean, Federación Española de Sociología FESeko Hezkuntzaren Soziologiako Ikerketa Batzordearen I. Kongresu Arteko Bikera ere egingo da.

Hasierako ekitaldian hauek parte hartuko dute:

  • Iñaki Goirizelaia, UPV/EHUko errektorea
  • Cristina Uriarte, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburua
  • Mariano Fernández Enguita, ASEko presidentea

Biltzarrak hezkuntzan krisi ekonomikoaren eragina ikertuko du, bai eta gizarteak hezkuntza ereduei dagokionez, gizarteak aldaketa kulturalak, sozialak eta politikoak izaten ditu. Krisi ekonomikoaren testuinguruan, topaketak jorratuko ditu hezkuntzak aurre egin behar dien arazo nagusiak eta oraingo eta etorkizuneko erronkei izan litezkeen erantzunak.

Era berean, asteartean, uztailak 8, 12:00etan, mahai-inguru batean LOMCE legea aztertuko dute. Bertan Lleidako Unibertsitateko Fidel Molina Luque, Madrileko Complutenseko Unibertsitaeko Julio Carabaña, La Laguneko Unibertsitateko José Saturnino Martínez García, Bartzeloneko Unibertsitateko Xavier Martínez Celorrio, Europar sare INClUD-EDko Gisela Redondo eta Tknika Lanbide Heziketarako Berrikuntza Zentroko Ramón Martínez de Murgia izango dira.