euskaraespañol

Konferentzia Konferentzia

Berrikuntza-sare berria Euskadi eta Galesen artean

Noiz eta non

Noiztik: 2014/09/29 Noiz arte: 2014/12/01, 19:00 - 10:38

Kokapena

Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU), Agirre Lehendakari Centerrekin lankidetzan, harrera egingo die, irailaren 29 eta 30ean, Galesko erakunde, ikerketa-zentro eta enpresetatik etorriko diren ordezkariei. Ordezkari horiek, hain justu, hainbat gaitan izan ditzaketen lankidetza-guneak hautemateko helburuarekin etorriko dira Euskadira: hala nola berrikuntza-politikak, espezializazio adimenduna, Horizonte 2020, Big Data, automobilgintza eta ikus-entzunezko produktuak. Hautemandako proiektuei jarraipena emateko helburuarekin, Gales eta Euskadi arteko lankidetza-sarea osatuko da: i2 Network. Sare hori, formalki, irailaren 29an, astelehena, 11:00etan eratuko da, Bizkaia Aretoan.

Galesko ordezkaritza, bestalde, arlo publikoko zein pribatuko eragileek osatutakoa izango da. Besteak beste, nabarmentzekoak dira honako hauek: David Rosser, Galesko Gobernuko Berrikuntza zuzendaria; Kevin Morgan, Cardiffeko Unibertsitateko irakaslea eta ELGArentzat Euskadiri buruzko azterlanaren egilea; Jen Rae, "When Small is Beautiful. Lessons from highly-innovative smaller countries"-en egilekidea; eta Adam Price, NESTAko koordinatzailea, Galesen.

Herrialde txiki berritzaileei buruzko hitzaldia

Bisita honen testuinguruan, Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) eta Agirre Lehendakaria Centerrek jende guztiarentzat ateak irekiak izango dituen ekintza antolatu dute. Bertan, Erresuma Batuko Berrikuntza Bulegoak (NESTA) berriki argitaratu duen txostena, arestian aipatutakoa, aurkeztuko dute, izenburu honekin: "Txikia ederra denean. Oso berritzaileak diren herrialde txikien irakasbideak". Txostenean, Euskadi, Finlandia, Israel, Estonia eta Singapurreko kasuak aztertu dituzte. Jen Rae egilekide eskoziarrarekin batera, Kevin Morganek eta Juan José Ibarretxe Eusko Jaurlaritzako Lehendakari ohiak ere parte hartuko dute hitzaldian. Hitzaldia Bizkaia Aretoan izango da, irailaren 29an, astelehena, 19:00etan.