euskaraespañol

2014ko iritzi-artikuluen unibertsitate-lehiaketa

Lanak aurkezteko epea 2014ko azaroaren 14an amaituko da

Lehenengo argitaratze data: 2014/10/01

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak eta El Correo-k antolatuta, abian da dagoeneko 2014ko iritzi-artikuluen unibertsitate-lehiaketa, UPV/EHUko ikasleek hartu ahal izango dutelarik parte. Ikasle bakoitzak artikulu bakarra aurkez dezake, euskaraz edo gazteleraz idatzia.
Sari bakarra egongo da, 800 eurotakoa, iritzi-artikulu onenarentzat (gai librea), sari horrek indarreko legeriaren araberako atxikipen fiskala izanik. Artikulu saritua El Correo-ren iritzi-artikuluen atalean argitaratuko da (Arabako edizioan). Halaber, epaimahaiak aukeraturiko artikulurik onenak argitaratuko dira. Saria emateke ere utz daiteke.

Artikuluak gehienez bi foliotan idatziko dira, orrialde bakarrean, eta hutsarte bikoitzarekin (Times New Roman 11 letra-motarekin). Lanak aurkezteko epea 2014ko azaroaren 14an amaituko da.

Ebazpena, ezin apelatuzkoa, 2014ko abenduaren 12an jakinaraziko da.