euskaraespañol

UPV/EHUren %07 Elkartasun Fondoak "Pobrezia eta emakumea" mikrokontakizuen lehiaketa iragarri du

150 hitz gehienezko lanak urriaren 31ra arte aurkeztu ahal dira

Lehenengo argitaratze data: 2014/09/30

Irudia

UPV/EHUren %0'7 Elkartasun Fondoak "Pobrezia eta emakumea" mikrokontakizunen lehiaketa antolatu du elkartasunerekiko sentsibilizazioa bultzatzeko. Txapelketan  UPV/EHUko kide diren guztiek har dezakete parte (ikasleek, administrazio eta zerbitzuetako langileek, irakasleek edota kontrataturiko beste langile batzuek). Mikrokontakizunez gehienez 150 hitz izan behar dute (izenburua eta ezizena zenbatu gabe), euskaraz edo gazteleraz idatziak, originalak eta argitaragabeak izan behar dute. Lehiakide bakoitzak bi mikrokontakizun gehienez aurkez ditzake.

Urriaren 31ra arte lanak aurkeztu ahal dira,  concursomujer07@gmail.com posta elektronikoaz soilik. Parte-hartzaileek mezu elektronikarekin batera erantsita bidali beharko dute euren mikrokontakizun word formatuan (fitxategi horrek izenburua, testua eta ezizena besterik ezin du jaso). Mezuan idatzi beharko dituzte datu pertsonal guztiak (izena, telefono-zenbakia, helbide elektronikoa; eta ikasleak badira, matrikularen ordezkagiria). Parte-hartzaile bakoitzari "hartu-agiri" bat bidaliko zaio.

Epaimahaiak baloratuko ditu lanen originaltasuna, sormenari dagokienez eginiko ahalegina eta kontakizunak igortzen duen elkartasuna edo itxaropena. Hizkuntza bakoitzari hiru sari emango dira: kontakizun onenari saria (300€ eta diploma), accesita (200€) eta kontakizun onenari sari. (100€ eta diploma) bozketa irekiaren bidez erabakia.

Informazio gehiago

Zalantzak argitzeko