euskaraespañol

UPV/EHUko Master eta Doktorego Eskola Entérate prestakuntza eta enpleguaren azokan egongo da

Noiz eta non

Noiztik: 2014/10/23 Noiz arte: 2014/11/25, 11:30 - 14:11

Deskribapena

Ostegunean, urriak 23, 11:00etatik aurrera, Bilboko Hotel Silken Gran Dominen (Mazarredo zumarkalea, 61) prestakuntzaren, enpleguaren eta ekintzailetzaren Entérate azoka ospatuko da. UPV/EHU, Master eta Doktorego Eskolaren bidez, Entérate ekitaldian egongo da, zeina 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara egongo den zabalik. Izen ematea doan izango da ekitaldiko webgunean.

Santiagon, Salamancan eta Kanaria Handian egon ondoren, Bilbora dator Entérate. Ekitaldi honen helburua da ikasle gazteen eta graduatu berrien eskura jartzea prestakuntza, enplegu eta ekintzailetza eskaintza. Iazko arrakasta eta gero, bigarren edizioa izango da aurtengoa.

UPV/EHUko graduondoko eskaintza guztia ezagutzeaz gainera, hainbat enpresek kurrikulumak batuko dituzte jardunaldian. Bestalde, coaching, ekintzailetza eta boluntarioei buruzko saioak eta hizketaldiak ere izango dira.

Informazio gehiago: http://www.eventoenterate.com/enterate-bilbao/