euskaraespañol

Iraunkortasunari eta arriskuen prebentzioari buruz eztabaidatuko dute Bilbon unibertsitateek (Jardunaldia)

Noiz eta non

2014/10/30, 10:30

Kokapena

Baroja entzunaretoa - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

CRUE erakundearen batzorde sektorialak lan-jardunaldia eta osoko bilera egingo ditu UPV/EHUko Bizkaia Aretoan.

Ostegunean, urriak 30, 10:30ean, Bizkaia Aretoko Baroja entzunaretoan (Abandoibarra etorbidea, 3. Bilbo) UPV/EHUko Ikasleen, Enpleguaren eta Gizarte Erantzukizunaren arloko errektoreorde Maite Zelaiak irekiko du Ingurumen Kalitatea, Garapen Iraunkorra eta Arriskuen Prebentzio (CADEP, gaztelerazko siglen arabera) batzorde sektoriala. Batzorde hori CRUE unibertsitateko errektoreen konferentziaren baitan dago. Jardunaldien irekierara Javier Alonso Eusko Jaurlaritzako Unibertsitateen zuzendaria eta Javier Benaya CADEP batzordeko idazkari exekutiboa ere joango dira.

Ostiralean, urriak 31, 13:30ean, batzordearen osoko bilera egin ondoren, Fernando Galvánek, Alcalá Unibertsitateko errektoreak eta CADEPeko presidenteak, eta Iñaki Goirizelaiak, UPV/EHUko errektoreak, amaiera emango diote. Urtean bitan biltzen da batzordearen osoko bilera. Oraingo honetan, laneko arriskuen prebentzioa eta iraunkortasuna kudeatzen dituzten unibertsitateetako arduradunak bildutako topaketaren anfitrioia izango da UPV/EHU.

Ingurumen Kalitaterako, Garapen Iraunkorrerako eta Arriskuen Prebentzioetarako CRUEko batzorde sektoriala helburu hauek betetzeko eratu zen: unibertsitate desberdinek ingurumen-kudeaketan izandako esperientziak biltzea, baita ingurumenaren arloan aurrerapenak eta arriskuen prebentzioen arloan lanak biltzea ere. Gai horietan unibertsitateen arteko lankidetza bultzatzea ere  bilatzen du batzordeak.

Informazio gehiago

Jardunaldi hauetan parte hartu nahi duten UPV/EHUko irakasleek eskaera posta elektroniko honi bidali behar diote: aitxiber.zallo@ehu.es.  Plazak mugatuak dira.

Osteguneko hitzaldiak https://ehutb.ehu.es/canal1 helbidearen bidez emango dira eta grabaketa jardunaldiak duen web-orrian egongo da.