euskaraespañol

Vitoria/Gasteizko Enpresa Ikasketen U.E.ko ikasleen graduazioa

Noiz eta non

Noiztik: 2014/11/06 Noiz arte: 2014/11/24, 18:30 - 16:01

Deskribapena

Ostegunean, azaroak 6, 18.30etan hasita, Vitoria/Gasteizko Enpresa Ikasketen unibertsitate eskolako gradu aretoan, enpresa administrazio eta zuzendaritzako ikasleak graduatzeko ekitaldia egingo da. Lehendabiziko promozioa dugu titulazioaren eskaintza aldatu zenetik, orain arte ikasleak enpresa zientzietan diplomatu eta enpresa administrazio eta zuzendaritzan lizentziatu izan baitira.

Ekitaldiaren buru Iñaki Goirizelaia Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorea izango da eta, honekin batera, Javier de Andrés, Arabako diputatu nagusia, Alfredo Iturricha Vitoria/Gasteizko Herritarrentzako Zerbitzuen Arloko zinegotzia, Amadeo Álvarez Michelingo zuzendaria eta Miren Artaraz eskolako zuzendaria egongo dira.

Arabar campuseko ikastegietako dekano eta zuzendariak ere bertan egongo dira, bai eta beste zenbait arabar erakundetako ordezkariak ere, hala nola, Daniel López de Armentia, ekonomialarien euskal elkargokoa, eta Patricia Uranga, Gasteiz ON erakundekoa, titulatuko den ikasleen gurasoekin batera.

Amadeo Álvarez lehenengo promozio honen aitabitxiak bere enpresako gestioaren alderdirik nabarmenen inguruan emango duen hitzaldiaren ostean, diplomak banatuko zaizkio ikasleei eta aitorpena egingo zaie promozioko espedienterik onenei, lehendabizikoz jasangarritasunaren inguruko gradu amaierako lanerako lehenengo saria, UPV/EHUn sortutako ekimen aitzindaria, ekonomia, gizarte eta ingurumenarekiko ikusmoldea hobekien integratzen duenarentzat.