euskaraespañol

Erakusketa Erakusketa

Cartoning for Peace, prentsa-karikaturaren bidez adierazpen-askatasuna, Bizkaia Aretoan

Noiz eta non

Noiztik: 2014/11/10 Noiz arte: 2014/12/04, 09:00 - 19:30

Kokapena

Axular erakusketa-aretoa - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Irudia

Deskribapena

Astelehenetik, azaroak 10, 09:00etan, Bizkaia Aretoko Axular gelan (Abandoibarra etorbidea, 3. Bilbo)  "Cartooning por Peace" (Bakerako  Katiraturakoak) irekita dagoen erakusketak biltzen ditu tolerantzia eta adierazpen-askatasuna ardatz nagusia duten marrazkiak. Karikatura horiek nazioarteko prentsako marrazkilariek egin dute. Esposizio horren ordutegia hau izango da: abenduaren 4ra arte, astelehenetik ostiralera, goizeko 09:00etatik arratsaldeko 19:30etara arte. UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko Unibertsitate Proiekzioaren Zuzendaritza Kulturbasquek antolatu du.

Sarrera doan izango da.

Cartooning for Peace ekimena New Yorken sortu zen 2006ko urriaren 16an Nazio Batuen egoitzan, Kofi Annan. Nazio Batuetako garai hartan idazkari nagusiak eta Plantu, Le Monde egunkariko marrazkigileak, egindako bilera batzuen ondorioz. Egun hartan, mundu osoko prentsa marrazkigile ezagunenetako hamabi elkarretaratu ziren prentsa marrazkiak eta karikaturak adierazpide eta berehalako komunikabide gisa duten egitekoaz eztabaidatzeko, hizkuntza trabarik gabe, tolerantzia eta bakearen zerbitzuan. Harrezkero, Carlooning for Peace erakusketak mundu osora esportatzen dira eta sareko marrazkilari kideen kopurua gero eta handiagoa da (egun,  40 nazionalitatetako 130 marrazkilari).

Esposizioarekin batera, azaroaren 19an eta 20an "Adierazpen-askatasuna, Memoria Historikoa eta Multikulturalismoa" jardunaldiak egingo dira.