euskaraespañol

Bilboko Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskolako graduazio ekitaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2014/11/12 Noiz arte: 2014/12/22, 18:00 - 12:23

Kokapena

Mitxelena entzunaretoa - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

Asteazkenean, azaroak 12, 18:00etan, Bizkaia Aretoko Mitxelena Aretoan (Abandoibarra, 3 Bilbo), UPV/EHUko Bilboko Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskolako 2013/2014 promozioko ikasleen graduazio ekitaldia ospatuko da. Promozio horretan, guztira 183 ikaslek eskuratu zuten Negozioen Kudeaketako Gradua.

Ekitaldiaren buru Iñaki Goirizelaia UPV/EHUko errektorea izango da eta lagun izango ditu María Jose Tato, Euskadiko Emakume zuzendari, Exekutibo, Profesional eta Enpresarien Elkarteko presidentea, Espainiako Enplegu-Agentzien Elkarteko presidentea eta Estatuko Ekintzaileentzako Elkarteko presidentea, Iñigo Ocariz, Ekonomisten Euskal Elkargoko presidentea.

Rafael Urrutia irakasleak hitzaldia eskainiko die titulatuei eta, gainera, sari bi banatuko dira: bata, Sarai de Leóni, Espediente akademiko onenagatik, eta bestea Néstor Lázarori, Gradu Amaierako Lan onenagatik.