euskaraespañol

Hitzaldia Hitzaldia

Henry Moseley: x izpiak, taula periodikoa eta gerra

Noiz eta non

Noiztik: 2014/11/13 Noiz arte: 2014/12/23, 19:00 - 08:42

Kokapena

Oteiza entzunaretoa - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Zikloa

Kristalografia eta X izpiei buruzko hitzaldi zikloa

Deskribapena

Ostegunean, azaroak 13, 19:00etan, Bizkaia Aretoko Etxepare aretoan (Abandoibarra etorbidea, 3.), Pascual Román Polok, UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia fakultateko Kimika Inorganikoko saileko zuzendariak, 'Henry Moseley: rayos X, tabla periódica y guerra' izeneko hitzaldia emango du. Sarrera librea eta doakoa da.

Henry Moseley (1887-1915) fisikari britainiarrak zeukan maila Michael Faraday eta Ernest Rutherfordek zutenaren parekoa da. Moseley zientzialari ospetsuen familia batean jaio zen. Oxfordeko unibertsitatean ikasi zuen, baina bere ikerketa lanak Manchesterreko unibertsitatean egin zituen, Rutherford-en gidaritzapean.

Metalen gaineko X izpien difrakzioari buruz egin zituen ikerketak, eta horri esker bere izena daraman legea formulatu zuen, elemento kimikok taula periodikoan duten ordena justifikatzen duena hain zuzen.

1915ean, Fisika eta Kimikako Nobel sarietarako hautagaia zenean, Galipoliko kanpainian hil zen, 27 urte zituela eta mundu mailan etorkizun handienetakoa zuen zientzialarietako bat zela.

Hitzaldi honekin UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak antolatu duen  Kristalografia eta X izpiei buruzko hitzaldi zikloa hasiko da. Ekitaldi honekin Kristalografiaren Nazioarteko urtea ospatu nahi da.