euskaraespañol

Euskal Herriko Unibertsatearen agiria Bizkaiko Campusean gertatutako autobus istripuari buruz

Lehenengo argitaratze data: 2014/11/14

Gaur, eguerdiko hamaikak aldera, Bizkaiko Campusean (Leioa-Erandio gunean) istripu bat gertatu da,  bidaiaririk ez zuen Bizkaibusen autobus batek Arte Ederren Fakultatearen eraikinera sartzeko dauden eskaileren aurka egin du talka, oraindik ezezagunak diren arrazoiengatik.

Kalte materialak eskasak izan dira eta, zorionez, ez du inork minik hartu.