euskaraespañol

Kongresua Kongresua

"La Investigación en Danza" III. Biltzar Nazionala UPV/EHUn egingo da

Noiz eta non

Noiztik: 2014/11/14 Noiz arte: 2014/11/16, 09:00 - 13:40

Kokapena

Arriaga entzunaretoa - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Laboa gela - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Irudia

Deskribapena

Dantzariei, koreografoei, irakasleei, kudeatzaileei eta artistei zuzenduta dagoen gune bat.

Ostiralean, azaroak 14, 9:00etan hasita, Bizkaia Aretoko Arriaga eta Laboa geletan  (Abandoibarra, 3. Bilbao) La Investigación en Danza III. Biltzar Nazionala ospatuko da UPV/EHUn. Ekitaldi horrekin dantzaren esparruan egiten den ikerketa ezagutaraztea da, diziplina horretan ematen ari diren esperientzia anitzak, proposamenak, arazoak eta aurrerapenak komunean jarriko dira. Biltzarra asteburu osoan zehar egingo da, azaroaren 16ra arte

Gizarte eta Komunikazio Zientzien eta Arte Ederren fakultateek eta Asociación Española Danza más Investigación (D+I) elkarteak antolatu dute bi urterik behin ospatzen den kongresu hori. Bilbon egingo den biltzar horren baitan egingo dira, besteak beste: tailerrak, hitzaldia, posterrak eta mahainguruak. Bertako eta nazioarteko adituak izango dira horiek guztietan.

Irekiera ekitaldian izango dira:

  • Iñaki Goirizelaia, UPV/EHUko errektorea
  • Ibone Bengoetxea, Bilboko Udaleko hezkuntza eta kultura zinegotzia