euskaraespañol

Uniekintzaile Inizia IV. edizioko sarien banaketa

Lehenengo argitaratze data: 2014/11/17

Irudia

Gaur, astelehenaz, azaroak 17, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Arabako campuseko Lascaray Ikerguneko bideokonferentzia gelan, Uniekintzaile/Inizia sariak banatzeko ekitaldia izan da. Javier Garaizar, UPV/EHUko Arabako Campuseko errektoreordea, eta Arantza Beitia, Arabako Campuseko Garapeneko zuzendaria, izan dira ekitaldiaren buru. Ekitaldian edizio honetan parte hartu duten pertsonak ere egon dira.

Deialdi hau, bi urtetan behingoa, INIZIA Arabacampus programaren barruan sartzen da, unibertsitarioen arteko ekimenarekiko kultura sustatzea helburu duten hainbat jardunbide dauzkana. UPV/EHUko edozein ziklotako titulatu edo graduondoko pertsonak eta ikasleak edo ikerkuntza eta irakaskuntzako pertsonalari begira egindako programa da, bai eta UPV/EHUren beraren ikerketaren emaitza garatzen duen teknologia baliatu duten sustatzaileak ere.

Deialdi honen helburuen artean, nabarmentzekoa da enpresa bilaka litezkeen proiektuak sustatzea, unibertsitateak enpresa berriak sortzeko duen berrikuntza potentziala aprobetxatzea edo arabar elikagai nekazaritzaren sektorearen barruko ekimenezko jarduna bultzatzea.

Bi sari egon dira, lehenengoa, 4.000 eurotakoa eta bigarrena, 2.000 eurotakoa. Era berean, beste bi akzesit emateko aukera ere egongo da, bakoitza 1.000 eurotakoa. Sariok prestakuntza eta zerbitzu jardueretan baliatu beharko dira, proiektuaren analisi eta garapena helburu hartuta (kanpoko prestakuntza, aholkularitza, maketa eta prototipoak egin …)

13 izan dira aurkeztutako proiektuak eta irabazleak hauek izan dira:

Proiektua Saria
i+Med Ingeniaritza biomediko aplikatua Lehenengo saria: 4.000€
LIOFILIZAZIOA Bigarren saria: 2.000€
Erle Robotics: Robotika pertsonengana gerturatuz  

Akzesita: 1.000€

Piezak laser bidezko teknologia gehigarri metalikoaz fabrikatzeko zelula. SLM  

Akzesita: 1.000€