euskaraespañol

Konferentzia

Emakume ikertzaileen nazioarteko sareak XX. mendearen hasieran

Noiz eta non

Noiztik: 2014/11/20 Noiz arte: 2014/12/23, 19:30 - 13:53

Kokapena

Bidebarrieta Kulturgunea
Bidebarrieta 4. -48005- Bilbao (Bizkaia)

Zikloa

"Emakumeek zientzia egiten dute" hitzaldi-sorta

Deskribapena

Ostegunean, azaroak 20, 19:30ean, Bidebarrietako Liburutegi Nagusian (Bidebarrieta kalea, 4. Bilbo) "Emakumeek zientzia egiten dute" hitzaldi-sortaren baitan, Fisika doktoreak eta Zaragozako Unibertsitateko Emakumeen Ikasketen Diziplinarteko Mintegikoak, Carmen Magallónek,  "Redes internacionales de apoyo a las mujeres de ciencia a principios del siglo XX" hitzaldia eskainiko du. Bilboko Udalarekin batera, UPV/EHUko irakasle Marta Machok eta María Jesús Irabienek azaroan ostegunero egiten  ari diren berbaldi hauek antolatu dituzte. Emakume zientzialarien bizitza eta lana gogoratzea du helburu hitzaldi-sortak.

Emakumeek ere zientzian zeregin gailena izan zuten XX. mendearen lehenengo herenean. Ez zuten ikertu bakarrik, emakume ikertzaile gazteen prestakuntza bultzatzeko  nazioarteko sareak ere ehundu zituzten. Aitzindari horietatik Felisa Marín Bravo (Donostia, 1898), Dorotea Barnés (Iruñea, 1904) eta Martina Casiano (Bilbo, 1881) nabarmentzen dira.

Ostegunean, azaroak 27, "Emakumeek zientzia egiten dute" hitzaldi-sorten aurtengo edizioa bukatuko da. Susana Eva Martínezek, Biokimikan eta Biologia Molekularrean doktoreak, antzezleak, Instituto de Ciencia y Teatro (InCiTe) erakundearen sortzaileak eta zuzendariak, "Linda D.B. Buck. Sobre perfumes, olores y hedores" hitzaldia eskainiko du.

Sarrera doan izango da.

Informazio gehigarria