euskaraespañol

Meatzeen eta Herri Lanen Ingeniaritza TUEk 2013/14ko gradua emateko ekitaldia egingo du

Noiz eta non

Noiztik: 2014/11/25 Noiz arte: 2015/01/07, 18:00 - 13:21

Deskribapena

Asteartean, azaroak 25, 18:00etan, UPV/EHUko Meatzeen eta Herri Lanen Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskolako Areto Nagusian (Rafael Moreno "Pitxitxi", 2 Bilbo) 2013/14 promozioko gradua emateko ekitaldia egingo da. Joan den ikasturtean 154 ikaslek amaitu zituzten ikasketak.

Ekitaldian, parte hartuko dute UPV/EHUko errektore Iñaki Goirizelaiak, Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate zuzendari Javier Alonso Aldamak, Bilboko Udaleko Zirkulazio eta Garraio Saileko zinegotzi ordezkari Asier Abunzak, Meatzeen Ingeniari Teknikoen Elkargo Ofizialeko idazkari José María Ortízek, Herri Lanen Ingeniari Teknikoen Elkargo Ofizialeko idazkari Javier Goitiak eta Meatzeen eta Herri Lanen Ingeniaritza TUEko zuzendari María Josefa Gonzálezek.

Joan den ikasturtean 154 ikaslek amaitu zituzten ikasketak. Haietarikoek 50 amaitu zuten Ingeniaritza Zibileko Gradua eta 17 Meatzaritza eta Energia Teknologiaren Ingeniaritzako Gradua. Bestalde, Herri Lanetako Ingeniari Teknikoa 27 ikasleek bukatu zuten ikasketak eta Meatze Ingeniari Teknikoa, 60.

Ekitaldian, Elkargo Ofizialeko ordezkariek gradu amaierako proiekturik eta lanik onenaren sariak emango dituzte. Bestalde, espediente akademiko onenei aintzatespena ere egingo zaie, hain zuzen ere, María Angulo Sainz de la Maza (Meatzeen ingeniaritza Teknikoa, Mineralugria eta Metalurgia), Iñigo Elizalde Fernández-Romarategui (Herri Lanen Ingeniaritza Teknikoa, Eraikuntza Zibilak espezialitatea) Ricardo Blanco Aguilera (Ingeniaritza Zibileko Gradua) y Sarai Crespo Santamaría (Meatzaritza eta Energia Teknologiaren Ingeniaritzako Graudua).

Aldi beran, erretiro hartu duen Lucio Jesús Sanz Angulo irakasleari omenaldia egingo diote. Bera Adierazpen Grafikoa eta Ingeniaritzako Proiektuetako Saileko partaidea izan da eta 30 urtetan irakaskuntza eman du Eskolan. Halaber, ikastegian 25 urte bete zuten Luis Miguel Gutiérrez eta Raúl Medina langileak ere omenduko dituzte.