euskaraespañol

Jardunaldia Jardunaldia

Topografia eta Geomatika Ingeniaritza. Ez diezazutela konta!

Noiz eta non

Noiztik: 2014/11/26 Noiz arte: 2015/01/07, 18:45 - 15:00

Kokapena

Elhuyar gela - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Irudia

Deskribapena

UPV/EHUko ikasle ohiek eta profesionalek egungo eta etorkizuneko sektorearen egoera errealaz hitz egingo dute dibulgazio-jardunaldi batean.

Asteazkenean, azaroak, 26, 18:45ean, Bizkaia Aretoko Elhuyar aretoan (Abandoibarra etorbidea, 3. Bilbo) Topografia eta Geomatikako Ingeniaritza Ez diezazutela konta! izenburupean dibulgazio jardunaldia egingo da. Ekitaldian, Andrés Garcíak (Topcon enpresa), Javier Montesinosek (Barakaldoko Udala), Iván Murillok (Leica enpresa), Xabier Ortizek (SOMCA enpresa) eta Natalia Martínezek (Bizkaiko Topografiako Ingeniari Teknikoko Elkargo Ofizialaren ordezkaria) hartuko dute parte. Vitoria-Gasteizko Ingeniaritzako Unibertsitate Eskolak antolatutako jardunaldian, UPV/EHUko ikasle ohiek hitz egingo dute beren esperientzia profesionalari buruz, baita gaur egungo eta etorkizuneko sektorearen egoera errealari buruz ere.

Gaur egun, Topografian eta Geomatikan Ingeniariak Geoinformazioaren inguruan gauzatzen ditu bere zereginak. Hala nola: Higiezinen Jabetzaren Mugaketa, Kartografia, Hirigintza, Ingeniaritza Zibila, Eraikuntza, Egitura-Auskultazioa, Datu Espazialen Azpiegitura edo Geografia Informazioko Sistemak. Azken finean, Geomatika Ingeniaritzaren zeharkako zientzia izanik, Lurraldeko errealitate fisikoa eta morfologikoa definitu behar den edozein proiektu edo ikerlan burutzen duen arlotan aritu daiteke Geomatikako Ingeniaria.

Horretarako, Topografia eta Geomatikako Ingeniaria da profesional bakarra formazio osoa jaso duena honako materia hauetan: Topografia, Fotogrametria, Kartografia, Geodesia, Katastroa, Lurralde-antolaketa, Geografia Informazioko Sistemak, Ingeniaritza Zibila, GPS sistemak, Teledetekzioa edota Ekonomia eta Enpresa-Administrazioa, beste askoren artean.