euskaraespañol

Bilboko Industria Ingeniaritza Teknikoko Eskolak 2013/14ko gradua emateko ekitaldia egingo du

Noiz eta non

2014/12/01 2014/12/01, 09:50 - 09:50

Deskribapena

Azken promozioan 384 ikaslek bukatu zituzten ikasketak eskolan

Astelehenean, abenduak 1, 18:30etan, UPV/EHUko Bilboko Industria ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskolako Areto Nagusian (Rafael Moreno "Pitxitxi", 3 Bilbo) 2013/14 promozioko gradua emateko ekitaldia egingo da. Ekitaldian izango dira UPV/EHUko errektore Iñaki Goirizelaia, Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate zuzendari Francisco José Alonso Aldama, Bilboko Udaleko Parte-Hartze eta Distrituen zinegotzi ordezkaria eta Hezkuntza zinegotzi ordezkariko ondoko Jone Unzueta Crespo, Bizkaiko Industria Ingeniari Teknikoen Elkargo Ofizialeko dekano Mario Ruiz de Aguirre, eta Bilboko Industria Ingeniaritza Teknikoko Eskolako zuzendari Francisco José Sainz.

Joan den ikasturtean 384 ikaslek amaitu zituzten ikasketak. Haietarikoek 38 ikaslek Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritzako Gradu ikasketak bukatu zituzten; 91k, Ingeniaritza Mekanikoko Gradua; 8k, Industria Kimikaren Ingeniaritzako Gradua; 21ek, Kudeaketaren eta Informazio Sistemen Informatikaren Ingeniaritzako Gradua eta 28k Ingeniaritza Elektrikoko Gradua. Bestalde, Industria Ingeniari Teknikoko titulua 198 lagunek lortu zuten. Horietariko 17k Elektrizitatea espezialitatean; 30k, Industria Elektronikan; 77k, Mekanikan; 40k, Industria Kimikan; eta 34k, Gestioaren Informatikan.

Ekitaldian, espediente akademiko onenei aintzatespena ere egingo zaie, hain zuzen ere, Iván González Cortési  (Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritzako Gradu) Antoni Jurado Pintori (Ingeniaritza Mekanikoko Gradua) Verónica García Cortési (Industria Kimikaren Ingeniaritzako Gradua) eta Ruben Agudo Santosi (Kudeaketaren eta Informazio Sistemen Informatikaren Ingeniaritzako Gradua).

Ekitaldia amaitzeko UPV/EHU koruak abestuko du.