euskaraespañol

Kongresua Kongresua

Espainiako Gerra Zibileko Arkeologiari buruzko nazioarteko I. kongresua

Noiz eta non

Noiztik: 2014/12/09 Noiz arte: 2014/12/13, 13:56 - 13:56

Deskribapena

Abenduaren 9tik 13ra, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko Letren fakultateko ikasgela nagusian Espainiako Gerra Zibileko Arkeologiari buruzko nazioarteko I. kongresua egingo da, UPV/EHUren Arabako campuseko ikastegi horretako Ondare Eraikiari buruzko Ikerketa Taldeak (OEIT) antolatuta. Jarduera hori 'Euskadiko Gerra Zibileko Ondarearen Arkeologia eta Sozializazioa' proiektuaren barruan dago, datozen hiru urtetan OEITek garatuko duena. Programa honen barruan, proposatzen da euskal lurraldean arkeologia-indusketak eta unibertsitateko ikasleentzako prestakuntza jarduerak egitea.

Gerra Zibileko Arkeologiari buruz munduan antolatzen den lehenengo nazioarteko kongresua da, eta bertan Espainiako, Erresuma Batuko, Estatu Batuetako, Uruguaiko, Brasilgo eta Argentinako hainbat unibertsitatetatik datozen 44 hizlarik parte hartuko dute guztira.

Jarduera akademikoetatik harago, bestelako jarduerak ere antolatu dira jende orori irekita. Hortaz, asteazkenetik ostiralera, abenduak 10 eta 12, eta goizeko ordutegian, udal artxiboko lehenengo solairuko atarian 'Gasteiz at war' kongresuan aurkeztutako posterrak egongo dira erakusgai. Ostiralerako, abenduak 12, 16.00etan UPV/EHUren Letren Fakultateko Ikasgela nagusian aurreikusi da Soledad Biasatti eta Gonzalo Companyren 'Memorias sujetadas' [Oroimen lotuak] izeneko liburuaren aurkeztea. Gero, 17.00etan hasita eta Letren Fakultateko ate nagusitik abiatuta, bisita gidatua antolatu da Xurxo Ayánen 'Gasteiz at war' hiriburua ezagutzeko.

Bestetik, asteartean, abenduak 9, 19.00etan unibertsitate pabilioian 'El cementerio de las botellas' [Botilen hilerria] izeneko liburuaren aurkezpen eta erakusketa egingo dira. Hizlari izango dira Francisco Etxeberria (UPV/EHU eta Aranzadi zientzia elkartea), Kepa Sojo (UPV/EHU), Jimi Jiménez (Aranzadi zientzia elkartea) eta Xurxo Ayán (UPV/EHU).

Informazio gehiago: http://gasteizatwar.jimdo.com/