euskaraespañol

UPV/EHUn ospatu da G-9ren Akademia Antolakuntzako Batzordearen bilera

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2015/01/16

Irudia

Ostegunean, urtarrilak 15, Bizkaia Aretoan ospatu zen Unibertsitateen G9 taldearen Akademia Antolakuntzako Batzorde Sektorialaren urteko lehen bilera. Saioan hainbat gai eztabaidatu ziren, hala nola G9 Campus Birtual Partekatua, irakasle eta ikertzaileak, Docentia eta Acredita programak, irakasle politika eta Osasun Zerbitzu Publikoekin hitzarmenak, eta Prestakuntza Kurrikularra Diseinuan Pertsona Guztientzat, hainbat errege-dekretu aztertzeaz gain.

Unibertsitateen G9 taldea irabazi asmorik gabeko erakunde bat da, eta honako unibertsitate publiko hauek osatzen dute: Kantabriako Unibertsitatea, Gaztela-Mantxako Unibertsitatea, Extremadurako Unibertsitatea, Universitat de les Illes Balears, Errioxako Unibertsitatea, Oviedoko Unibertsitatea, Euskal Herriko Unibertsitatea, Nafarroako Unibertsitate Publikoa eta Zaragozako Unibertsitatea. 1997an eratuta, G9 taldearen helburua da taldea osatzen duten unibertsitateen arteko lankidetza bultzatzea, bai irakaskuntzaren eta ikerketaren arloan zein kudeaketa eta zerbitzuen arloetan. Gaur egun, UPV/EHUko errektorea da G9 taldeko presidentea.