euskaraespañol

Elikagaien zientzia eta teknologia (EZT) eta bere garrantzia XXI. Mendean

UPV/EHUren Farmazia Fakultateak batxilergoko eta lanbide-heziketako100 bat ikasle hartuko du EZTko gradua zabaltzeko ekimen honetan

Lehenengo argitaratze data: 2015/01/16

Irudia

Universidad del País Vasco/Esukal Herriko Unibertsitatearen Farmazia Fakultateak burutuko ditu, 2015ko urtarrilaren 20 eta 21ean, Elikagaien Zientzia eta Teknologiako gradua (EZT) sustatzeko bigarren jardunaldiak, 'Elikagaien zientzia eta teknologia (EZT) eta bere garrantzia XXI. Mendean' izena hartuta. Jardunaldietan batxilergoko eta lanbide-heziketako ehun bat ikasle hartuko du bertako laborategietan, autonomi erkidegoko herri eta hiri ezberdinetatik etorritakoak.

Ekimen honetan parte hartuko dute arlo ezberdinetako irakasleek, hots: Elikagaien teknologia (Mª Dolores Guillén, Mª José Manzanos, Iñaki Etaio, Patricia Sopelana eta Ainhoa Ruiz), Mikrobiologia (Ester Suñen eta Maite Orruño), Elikadura eta bromatologia (Marta Albisu, Jonatan Miranda eta Marian Bustamante), Kimika-fisikoa (Amaia Saracibar) eta Kimika ez organikoa (Idoia Ruiz de Larramendi). Bárbara Nieva doktoregaiak, Jon Alberdi master ikasleak, bi ikasle ohiak (Nerea Cabo, Demsac-ekoa, eta Itziar Insausti, Doniene Gorrondona upategikoa) eta Euskadiko Elikagaien Zientzia eta Teknologia Elkarteak (ACTAE) ere hartuko dute parte.

Jardunaldi hauen bidez,Elikagaien Zientzia eta Teknologiako graduari buruzko informazioa zabaldu nahi da unibertsitatera etortzeko diren ikasleen artean, elikagaien teknologoaren lanbidearen berri emanez, berauen formazioa, gaitasunak, trebetasunak eta lanbide irteerak barne. Saioak euskaraz zein gaztelaniaz egingo dira arratsaldez 15.30etan hasi eta 19.00etan amaituta.

Ikasleek hiru praktika egingo dituzte laborategietan, elikagaien zientzia eta teknologiari erlazionatutakoak: egiaztatuko dute mikroorganismoek elikagaien kalitate eta segurtasunean duten eginkizuna, edarien maila alkoholikoa zehaztu eta honen garrantzia egiaztatuko dute, ahaleginduko dira zenbait elikagai zentzumenen bidez (usaimena, entzumena, ikusmena, dastamena, ukimena) deskribatzen eta sakonduko dira elikagai-lipidoen garrantziaz (olioak eta koipeak), bai ikuspuntu teknologikotik nola zentzumen eta elikaduraren ikuspuntutik.