euskaraespañol

Gasteizko foruari buruzko hitzaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2015/02/24 Noiz arte: 2015/02/20, 19:15 - 08:26

Kokapena

Gradu-aretoa - Letren Fakultatea
Paseo de la Universidad 5. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Irudia

Deskribapena

Asteartean, otsailak 24, 19.15etan hasita, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Letren Fakultateko gradu aretoan, Ismael Garcíak hitzaldia emango du 'El Fuero de Vitoria: Nuevas perspectivas e interrogantes desde la Arqueología' izenburuaz [Gasteizko forua: arkeologiak eskainitako ikuspegi eta itaun berriak]. Hitzaldi hau Acaexa-Aeike Arabako Esperientzia Geletako ikasle eta ikasle ohien elkarteak ikasturte honetarako antolatutako jardueretako bat da.

Ismael García arkeologoa da, UPV/EHUn Erdi Aroaren Historian doktore. Lanean izan duen ibilbide gehiena UPV/EHUren Ondare Eraikiaren ikertaldearen inguruan egin du, bertako kide delarik. Halaber, Enklabe KST enpresaren kide fundatzailea ere bada, ondare arkeologiko arkitektonikoa erregistratu, ikertu eta balioan jartzeko espezialitatean diharduena. Hamabost urte daramatza laguntzaile Vitoria/Gasteizko Andre Maria katedralerako plan gidariko lanetan. Berak egindako ikerketa askok gure hiria dute aztergai, 'Vitoria-Gasteiz y su Hinterland. Evolución de un sistema urbano entre los siglos XI y XV' [Gasteiz eta bere Hinterland-a. Hiri-sistema baten eboluzioa XI eta XV. Mendeen artean] izan zen bere doktorego tesiaren titulua.