euskaraespañol

Diplomen banaketa ekitaldia Nautika eta Itsasontzi-makineria Goi Eskola Teknikoan

Noiz eta non

Noiztik: 2015/02/26 Noiz arte: 2015/02/25, 18:00 - 08:38

Kokapena

Areto nagusia - Bilboko Ingeniaritza Eskola, Portugalete
María Díaz de Haro 68. -48940- Portugalete (Bizkaia)

Deskribapena

Ostegunean, otsailak 26, 18:00etan, Nautika eta Itsasontzi-makineria G.E.T.ko ekitaldi-aretoan (María Díaz de Haro 68, Portugalete), UPV/EHUko Nautika eta Itsasontzi-makineria Goi Eskola Teknikoko 2013-2014 promozioko diplomen banaketa ekitaldia egingo da.

2013-2014 ikasturtean 64 lizentziatu (37 Itsasontzi Makinetan eta 27 Nautika eta Itsas Garraioan), 22 graduatu (12 Itsasketan eta 10 Nautika eta Itsas Garraioan) eta 28 diplomatu (20 Itsasontzi Makinetan eta 8 Itsas Nabigazioan) titulatu dira. Bestalde, ekitaldi honetan, Merkataritza-ontzietako 2. Mailako Pilotuak (19) eta Merkataritza-ontzietako 2. Mailako Makineriako Ofiziala (32) titulu profesionalak eskuratu zituzten 51 ikasleei ere diplomak emango zaizkie.

Era berean, ikastegian 25 urte bete dituzten langileei ere omenaldia eskainiko zaie eta baita azken ikasturtean jubilatu direnei ere. Ekitaldian Portugaleteko Elai-Alai taldeko Jarrilleros abesbatzak abestuko du.

Ekitaldian parte hartuko dute:

  • Iñaki Goirizelaia, UPV/EHU errektorea
  • Eloy López, Nautika eta Itsasontzi-makineria Goi Eskola Teknikoko zuzendaria
  • Javier Muniozguren, Euskoiker-ko zuzendaria