euskaraespañol

Egungo Euskal Hiztegiaren azken aurrerapenak aurkeztuko dira

Noiz eta non

2017/03/09, 11:00

Kokapena

Elhuyar gela - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

Ostegunean, otsailak 9, 11:00etan, Bizkaia Aretoko Elhuyar gelan (Abandoibarra 3, Bilbo), prentsaurrekoan aurkeztuko dira Egungo Euskal Hiztegiaren azken aurrerapausoak. Hauxe da euskararen hiztegirik zabalena eta zehatzena, eta UPV/EHUko Euskara Institutuak garatzen du, Laboral Kutxaren laguntzarekin.

Ekitaldian izango dira:
• Nekane Balluerka, UPV/EHUko errektorea
• Julio Gallastegui, Laboral Kutxako zuzendari nagusia
• Pello Salaburu, UPV/EHUko Euskara Institutuko zuzendaria