euskaraespañol

Kriminologiako Euskal Institutuaren ikasturte hasierako irekiera-ekitaldia

Noiz eta non

2017/11/23, 19:00 - 00:00

Kokapena

Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Osteguna, azaroaren 23an, 19:00, UPV/EHUko Carlos Santamaría Zentroko areto nagusian, Donostian, Antonio Beristain irakaslearen omenezko VII. Topaketaren esparruan, egingo da Kriminologiako Euskal Institutuaren ikasturte berria irekitzeko ekitaldia.

Ekitaldian parte hartuko dute:

  • Agustin Erkizia, UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordea
  • Jose Luis de la Cuesta, Kriminologiako Euskal Institutuko zuzendaria
  • Miren Gallastegui, Eusko Jaurlaritzako Justiziako sailburuordea
  • Malentxo Arruabarrena, Polizia eta Larrialdietarako Euskal Akademiako zuzendaria
  • Jonan Fernandez, Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusia
  • Isabel Trespaderne, Kriminologiako Euskal Institutuko idazkari akademikoa

Hasierako lezioaz Manuel Reyes Mate arduratuko da. CSIC-eko Filosofia Institutuko Ad Honorem Doktore Elkartua da, eta izenburu hau duen hitzaldia emango du: ‘‘Repensar la memoria de los genocidios en Europa en el siglo XXI: Víctimas e interpelación’.

Halaber,  Jean Pinatel 2017  Ikerketa saria emango da. Edizio honetan izan da sariduna:

  • Lorea Arenas García, Universidad Loyola Andalucía-ko irakasle eta Kriminologian ikerlaria, ‘La vigilancia electrónica de penados: potencial controlador y efectos psicosociales de su aplicación’ izeneko lanagatik.