euskaraespañol

XVII. Manuel Laborde Saria emateko ekitaldia

Noiz eta non

2017/11/29, 13:00 - 00:00

Kokapena

Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Asteazkenean, azaroak 29, 13:00etan, UPV/EHUko Joxe Mari Korta Zentroko entzunaretoan, Donostian, ideia berritzaileetan oinarrituriko enpresa proiektu onenei XVII. Manuel Laborde Werlinden Sariak banatuko zaizkie. Aurten, energiaren, bio-osasunaren, arkitekturaren eta material berrien arloko zazpi enpresa proiektu lehiatuko dira saria irabazteko.

Honako hauek izango dira ekitaldian:

  • Agustín Erkizia, UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordea
  • Ainhoa Aizpuru, Gipuzkoako Ekonomia Sustapenaren, Landa Ingurunearen eta Lurralde Orekaren arloko foru diputatua
  • Luis M Cañizares, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Azpiegitura Saileko Ekintzailetzaren arduraduna
  • Marisa Arriola, Bic Gipuzkoako zuzendari-gerentea

Gainera, Laureano Simónek, Patia Europe SLko zuzendariak, “Del Conocimiento a la Clínica: Empresa Biotech” izeneko hitzaldia emango du.

Lehen sarituak 7.000 euro eramango ditu eskudirutan, eta bigarrenak, berriz, 3.000 euro. Horrez gain, proposamen berritzaileek eta/edo oinarri teknologikoa dutenek aukera izango dute BIC GIPUZKOAk kudeatzen dituen eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzaren, Landa Garapenaren eta Turismoaren Sailak eta Eusko Jaurlaritzako Industria Sailaren Industria Sustatzeko eta Lehengoratzeko Sozietateak (SPRI) bideratzen dituzten laguntzak jasotzeko. Laguntzak 60.000 eurora artekoak izan daitezke, proiektuak zenbaterainoko berritzaileak eta interesgarriak diren.