euskaraespañol

Jardunaldi zientifikoa: Buenos tratos en las relaciones

Noiz eta non

2017/12/15, 09:30 - 00:00

Kokapena

Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Irudia

Deskribapena

Ostirala, abenduak 15, 9:30etatik aurrera, Carlos Santamaria Zentroaren areto nagusian, Donostian, 'Buenos tratos en relaciones' jardunaldi zientifikoa egingo da. Jarduera UPV/EHUko Psikologia Aplikatua Zerbitzuak antolatu du.

Gero eta hobeto ezagutzen ditugu harremanetako tratu txarren arazoan eragina duten faktoreak. Psikologiak arreta jarri du emakumeen kontrako indarkeriaren fenomenoa ulertzen lagunduko zuten eredu teorikoetan, arazoaren beraren alderdi desberdinetan, haren dinamikan, haren zikloan eta biktimenganako ondorioetan, eta psikologikoki esku hartzeko baliabideen garapenean.

Jardunaldi honen helburua da hausnartzea nora goazen indarkeriaren kontrako lanean eta nondik hel diezaiokegun, eta zehaztuta uztea harreman desorekatu eta kaltegarriak sorrarazten dituzten jokabide abusibo horien eredu alternatiboa.

Igartzen diegu abusuzko eta tratu txarreko jokabideei eta tratu txar motei, baina ordainik ere beharrezkoa da batez ere hezkuntzari begirako programa terapeutikoak eta prebentzio neurriak ikertzea eta ezartzea.

Gure ustez, harremanetako indarkeria ere gizarteko arazo bat da, eta, beraz, gizarteko esparru desberdinek zeharka eta diziplinak bateratuz lan egin behar dute elkarrekin, harreman pertsonalen prebentzioan eta eraldaketan eragina izateko.

Psikologiak bere ezagutzak partekatu ahal ditu eta behar ditu, bai tratu txartzat jotzen diren jokabideei aurre egiteko, bai jokabide egokiak, berdintasunezkoak eta tratu onekoak identifikatu eta definitzeko. Horretarako, pertsonen bizitzan eta oro har gizartean ongizatea areagotzeko behar diren gaitasunak indartu, sortu eta landu behar ditu.

Egitaraua:

9:30 Dokumentazioaren entrega
9.45 Ongietorria
Patricia Insúa andrea, Psikologia Aplikatuko Zerbitzuko zuzendaria. UPV/EHU
9:50 Jardunaldiaren hasiera
Idoia Fernandez andrea, Berrikuntzaren, Gizarte Konpromisoaren eta Kulturgintzaren arloko Errektoreordea. UPV/EHU
10:00 Las Relaciones de Buentrato: ¿sabemos de qué hablamos?
Pepa Bojo, Gipuzkoako COPeko Berdintasun Arloaren arduraduna
10:45 Violencia sexual y otras violencias en el contexto universitario: Abrir espacios para conocer y transformar
Jokin Azpiazu jauna, #USVreact taldeko kidea.
UPV/EHUko Berdintasunerako Batzordea
11:25 Kalean Uso Etxean Otso: Un Programa educativo para las aulas
Leire de Miguel andrea, Ikertze
12:05 ”Deseo, erotismo y buenos tratos”: deconstruyendo lo aprendido desde la prevención
Ibai Fresnedo, Arremanitz Kooperatibako kidea
12:45 La igualdad también empieza en nosotros
Ander Bergara Sautua, Emakunderen Gizonduz programaren koordinatzailea
13:25 Eztabaida bertaratuekin
Moderatzailea: Patricia Insúa andrea, SPA/PAZeko zuzendaria

Sarrera irekia da eserleku guztiak bete arte.

Streaming: https://ehutb.ehu.eus/canal2