euskaraespañol

2019ko ekaineko Euskobarometroaren ondorio nagusiak

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2019/07/19

Irudia

EGOERA PERTSONALA

  • Gehiengoak positiboki baloratzen du bere egoera pertsonala 2019an, eta krisiaren aurreko gogo aldartea sendotzen ari da.
  • Ezkortasuna txikituz doa, batik bat Espainiako ekonomiarekiko. Dena dela, hobea da euskal ekonomiaren egoeraren gaineko pertzepzioaren bilakaera.
  • Zertxobait txikitu da ekonomia krisiaren eraginak sentitzen dituen gehiengo nagusia.
  • Enpleguak atzera egiten jarraitzen du lehen kezka gisa; aldiz, desberdintasunek eta ongizateak beren eragina sendotu eta bigarren lekuari eusten diote.
  • Pixkanaka normalduz doa politikaz hitz egiteko askatasun sentimendua, eta haren izaera asimetrikoa mantentzen da.
  • Lasaitzen jarraitzen du demokraziaren funtzionamenduarekiko gehiengoaren haserre giroak, eta bat datoz horretan hautesleria guztiak.
  • Indartu egiten da Espainiako Konstituzioari emandako babesa, eta nabarmen gainditzen ditu 1978an izan zituen arbuioa eta lortutako babesa.

GOBERNU ETA POLITIKA GIROA ETA HAREN EBALUAZIOA

  • Bilakaera kontrajarriak Euskadiko egoera politikoaren balorazio positiboan eta Espainiakoaren balorazio negatiboan.
  • Urkullu lehendakariak eta haren gobernuak aprobatua lortzen dute, aurreko balorazioa hobetuta.
  • PNVri EHB eta PSE-EE gehitu zaizkio herritarrek alderdiei buruz eginiko balorazioaren saldo positiboan, eta PP da bere boto emaileen artean balorazio txikiena duena.
  • Pedro Sanchezen gobernu sozialistaren kudeaketak babesa handitzen du euskal gizartean.
  • Soilik Urkullu lehendakariak eta EBBren presidenteak gainditzen dute azterketa.

HAUTESKUNDE PROZESUAK ETA HAIEN ONDORIOAK

  • Euskal herritar gehienak pozik daude apirilaren 28ko hauteskunde orokorren emaitzekin eta ez lukete botoa aldatuko
  • Euskal iritzi publikoak uste du emaitzak oro har positiboak direla Euskadirentzat eta, neurri apalagoan, Espainiarentzat
  • Ia herritar denek erabakita zuten botoa nori eman hauteskunde kanpainaren aurretik eta soilik hamarretik batek dio zalantzan egon zela.
  • Abstenitu ziren gehienek erabakia hartua zuten hauteskunde kanpainaren aurretik.
  • Identifikazio ideologikoa eta eskaintza bakoitzaren profil bereizgarria bateratu egiten dira euskal hautesleriaren boto erabakian.
  • Gero eta gehiago, alderdiak boto emaileak baino polarizatuago daude, dimentsio identitarioan ideologikoan baino gehiago.
  • Alderdi bakoitzaren boto leialtasuna eta aukeren arteko aldakortasuna apirilaren 28ko hauteskundeen emaitzaren gakoak dira.
  • Koalizio gobernua da euskal gizarteak lehenesten duen aukera, gehiengo absolutua izan ala ez.
  • PNVren eta PSE-EEren arteko akordioa da aukerarik gustukoena udal eta foru gobernuak osatzeko.

ABERTZALETASUN SENTIMENDUA ETA IDENTITATEA, ESTATU EREDUA, AUTOGOBERNUA

  • Ez-abertzaletasunaren sentimenduaren nagusitasuna mantentzen da euskal gizartean, zatiketa egoera kroniko batean.
  • Euskal eta espainiar identitateen arteko bateragarritasunak nagusi izaten jarraitzen du, euskaltasuna argi nabarmenduz.
  • Autogobernu lehentasunek zatiturik jarraitzen dute autonomismoaren, federalismoaren eta independentismoaren artean.
  • Indartu egiten da Estatutuarekin pozik daudenen gehiengo handia, handitu daitekeen autogobernu baten nahia asetzen baitu.
  • Gernikako Estatutuaren aldeko gehiengoaren babes esplizituak markak ezartzen ditu eta gainditu egiten du 1979ko erreferendumean lortutakoa.
  • Independentzia nahiak gutxiengo baten aukera izaten jarraitzen du, ziurgabetasun etorkizun batean.
  • Balizko erreferendum batean, EZEZKOA baiezkoari nagusituko litzaioke 17 puntuko aldeaz.
  • Euskal gizarteak, zatituta, bere jarrera gogortu du terrorismo delituak dituzten presoei barkatzeari eta gizarteratzeari dagokienez.