euskaraespañol

50. urteurrena ospatuko du Asociación Técnica Española de Climatización y Refrigeración-ek

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2024/03/08, 12:00

Kokapena

Hitzaldien gela - Bilboko Ingeniaritza Eskola I
Ingeniero Torres Quevedo plaza 1. -48013- Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

Martxoaren 8an, ostirala, 12:00etan, Bilboko Ingeniaritza Eskolako Hitzaldi Aretoan, Asociación Técnica Española de Climatización y Refrigeración –ren (ATECYR) 50. urteurrena ospatzeko ekitaldia egingo da.

Ekitaldian, ATECYRen 50 urteko historia gogoratzeaz gain, ingurumena eta iraunkortasuna bezalako gaiak ere jorratuko dira " Un viaje a la descarbonización con paradas en 2030 y 2040. Final del trayecto: 2050". Bestalde, gonbidatutako bazkideek eta erakunde eta instituzioek parte hartuko duten foro bat egitea espero da.

Euskal Herriko elkarteak, 143 bazkidek osatua, martxoaren 8a aukeratu du elkartearen 50 urteak ospatzeko. Elkartekideez gain, elkarteak parte hartu duen administrazio eta erakundeetako ordezkariak ere izango dira ekitaldian: Bilboko Ingeniaritza Eskolako zuzendaria, EEEko zuzendaria, Eusko Jaurlaritzako Industria zuzendaria, AFONBIko presidentea, AMICYFko presidentea, Bizkaiko Ingeniarien Elkargoko presidentea eta TECNALIA eta IK4 bezalako korporazioetako energia zuzendariak.

1974an sortu zen, eta gaur egun 1.500 bazkidek osatzen dute, 13 lurralde-taldetan banatuta. Klimatizazioaren, hoztearen eta energia-eraginkortasunaren sektoreko teknikarien beharrei erantzutea du helburu, esperientziak eta ezagutzak transmitituz.