euskaraespañol

Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako graduazio ekitaldia

Noiz eta non

2019/10/11, 18:00 - 00:00

Kokapena

Musikene-Euskal Herriko Goi-Mailako Musika Ikastegia
Europa Plaza 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Euskal herriko Unibertsitateko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako 2018-2019ko promozioko 166 graduatu berriei diplomak emateko ekitaldia egingo da.

Ekitaldiaren buru UPV/EHUko errektore Nekane Balluerka, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburu Cristina Uriarte, Gipuzkoako lehen diputatu nagusiorde Imanol Lasa, eta eskolako zuzendaria J. Xabier Ostolaza izango dira. Halaber, Agosti Aranburu EHUalumni eta Biele Taldeko Automatizazio Ingeniaritza arloko zuzendariak parte hartu du ere.

Bertan 2018-19 promozioan espediente onenak lortu dituzten graduko ikasleak dagozkien bezala aintzat hartuko dira. Horrez gain, III. Michelin Saria Berrikuntza, Diseinua eta Kalitateari buruzko gradu amaierako lan onenari emango da. Halaber, ekitaldian erretiroa hartu duten langileei omenaldia egingo zaie ere. Ekitaldia jendetsua izango da.

Egitaraua

  • J. Xabier Ostolaza, Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako zuzendariak hasiera emango dio ekitaldiari.
  • Eskolan erretiroa hartu duten langileei esker onak ematea.
  • Agosti Aranburu EHUalumni eta Biele Taldeko Automatizazio Ingeniaritza arloko zuzendariaren mintzaldia.
  • III. Michelin Saria Berrikuntza, Diseinua eta Kalitateari buruzko gradu amaierako lan onenari.
  • 2018-19 promozioko Graduetan espediente onenak lortu dituzten ikasleak saritzea.
    • Sari bereziak:
      • Arkitektura Teknikoa Graduan, GAATEOk sari berezi bat emango du.
      • Ingeniaritza Zibila Graduan, GUITRANS Fundazioak sari berezi bat emango du.
  • 2018-19  ikasturtean graduatu diren ikasleei  diplomak banatzea.
  • Imanol Lasa, Gipuzkoako lehen diputatu nagusiordeak izango du hitza.
  • Adolfo Morais, Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordeak izango du hitza.
  • Nekane Balluerka, Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearen hitzek amaiera emango diote ekitaldiari.
  • Musika emanaldia (Musikene. ARAI duoa: Aitor Aburto, klarinetea eta Anna Roig, pianoa).