euskaraespañol

Ekonomia eta Enpresa Fakultatearen (Gipuzkoa) graduazio ekitaldia

Noiz eta non

2018/12/14, 18:00 - 00:00

Kokapena

Areto nagusia - Ignacio Maria Barriola Zentroa
Plaza Elhuyar 1. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Euskal Herriko Unibertsitateko Ekonomia eta Enpresa Fakultateko (Gipuzkoa) Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako tituludunen VI. Promozioaren graduazio ekitaldia egingo da. Guztira 143 ikasleek jasoko dute diploma.

Ekitaldiaren buru izango da Nekane Balluerka UPV/EHUko errektorea eta Jon Barrutia Ekonomia eta Enpresa Fakultateko dekanoa. Ekitaldian parte hartuko dute ere: Jose Maria Beraza aipatutako ikastegiko Gipuzkoako koordinatzaileak eta Gurutze Intxaurburu, ikastegi horretako Nazioarteko Harremanetako eta Mugikortasuneko dekanordeak.

Ekitaldian ikasleen familiartekoak eta lagunak izango dira eta bertan Lucia Laguarda EHUalumnik eta Angulas Aguinaga enpresako Marketing & Trade en Internacional-eko arduradunak hitz egingo du, baita 2017-2018 promozioan bikaintasunez graduatu diren ikasleak eta espedienterik onenak izan duten gradudunak ere. Era berean, ekitaldian omenduko dituzte 25 urtetan zehar UPV/EHUn zerbitzua eman dutenak; eta Grupo UVESCO Praktiken Programan parte hartzen duen enpresa moduan. Gorka Zubillaga enpresaren Giza Baliabideen zuzendariak ordezkatuko du enpresa. Ekitaldiaren musika emanaldia UPV/EHUko Abesbatzaren eskutik izango da.

EGITARAUA

  • Ekitaldiaren hasiera: Nazioarteko Harremanetako eta Mugikortasuneko dekanordea, Gurutze Intxaurburu
  • Dekanorde koordinatzailearen parte hartzea, José María Beraza
  • Dekanoaren parte hartzea, Jon Barrutia
  • Praktika programan parte hartzen duen enpresari aintzatespena: Grupo UVESCO, Gorka Zubillaga, Giza Baliabideen zuzendaria
  • Ikasle ohi baten parte hartzea: Lucía Laguarda, Nazioarteko Marketing & Trade arduraduna, Angulas Aguinaga
  • UPV/EHUn lanean 25 urte bete dituztenei aintzatespena
  • 2017-2018 promozioko graduatuen espedienterik onenak
  • VI. promozioan bikaintasunez graduatu direnei diploma banaketa
  • VI. promozioan graduatu direnei diploma banaketa
  • Ekitaldiaren amaiera: UPV/EHUko errektorea, Nekane Balluerka
  • UPV/EHUko koruaren musika emanaldia
    • Irish Blessing
    • Bring me little water silvy
    • Aritz adarrean
    • Gaudeamus
  • Mokadua Ekonomia eta Enpresa Fakultatean